Lekeitiokale jaialdia asteburuan

Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu
19. aldiz ospatuko dute aurten Lekeitioko Kale Antzerki Nazioarteko jaialdia. Hilaren 11, 12 eta 13an izango da eta Errusia, Alemania, Portugal, Quebec, Frantzia eta Herrialde Katalanetatik etorritako antzezlanak izango dira ikusgai. Nazioartea etxetik eraikitzen denez, euskal konpainiek ere izango dute beren tartea: Markeliñek Terapia lana aurkeztuko du eta Zuberoan sortua izeneko gunea ere antolatu dute. Gune horretan Amaren Alabak taldearen musika eta dantzaz gozatu ahal izango da, baita Mixel Etxekopar musikariak eta Pierre Vissler clownak prestatu duten ikuskizunaz ere. Jaialdia antolatzeaz arduratzen den Xut Kultur Elkartearen esanetan, Zuberoako maskaradak eta pastoralak izan dira euskal kale antzerkiaren aitzindariak; Zuberoako artistek tradizio horiek berritzeko egin duten lanari oihartzuna eman nahi diote aurtengo edizioan.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.