Izenak

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Munlet eta Eureka Hot IV. Sarean bueltaka jakin dugu azken hilabete honetan Euskal Herriko bi talde interesgarrik euren disko berriak doan deskargatzeko moduan jarri dituztela Interneten. Munlet taldeak (argazkian) bere emaitza berria dakar, Clinica de ruidos izenekoa: elektronika, punk eta rock doinuak nahasten dituzten kantak dira eta Creative Commons lizentziapean banatuko da. Joan den urteko Bilbo Hiria Pop Rock lehiaketan bigarren saria eskuratu zuten. Diskoa deskargatzeko http://ttiki.com/245 helbidera jo besterik ez duzu. Eureka Hot IV taldeak berriz, AEBetako musika beltza lantzen du punk rockaz lagundurik. Sei kanta ditu diskoak eta kritikaren txaloak jaso zituen. Deskarga http://ttiki.com/244 helbidean.

 

Pantxoa Etchegoin, Terexa Lekunberri, Jean Haritschelar eta Marikita Tambourin ariko dira Biarritzeko Mediatekan euskal kulturaren inguruko mintzaldi zikloan. Aurreneko aldiz antolatu dute ekitaldia eta euskal kantuaz, pastoralaz, arkitekturaz eta hizkuntzaz ariko dira berbetan. Uztailaren 17an zabalduko da zikloa Etchegoinen hitzaldiarekin eta abuztuaren 21ean amaituko da. Informazio gehiago www.eke.org webgunean.

 
 

Txapa irratiak Bergarako musika taldeen kantekin CD bat argitaratuko du. Herriko gaztetxean taldeek egindako kontzertuak grabatzen arituak ziren horretarako, baina ez zuten denen grabazioak lortzerik izan. Aitzakia hoberik bai jaialdi bat antolatzeko? Joan den asteburuan kontzertu maratoia egin zuten, Txaparrada Musikala. Talde bakoitzari 20 minutuz agertokia utzi eta emaitza grabatu zuten. Orain kanta bana aukeratu beharko dute diskorako. Gainera, banda bakoitzari buruzko informazioa bilduko duen liburuxka ere prestatzen ari dira.

 

Juan Mari Lekuona zenaren azken poemak bildu ditu Jon Kortazarrek Ibaiak basamortuan liburuan. Ikerketa lan handiaren ostean Lekuonaren 49 poema argitaragabe berreskuratu ahal izan dituzte.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!