Ea asmatzen dudan gertatuaren berri zehatza ematen: Gasteizko Olagibel anbulatorioan gaude, esperoan; zenbakiak ematen dituen makina blokeatu dela dirudi. Ondorioz, makinarik gabeko duela ez gehiegiko egoera ezagun batera itzuli gara bertakook: jendea txanda eskatzen eta ematen hasia da, azkena nor den galdezka. Ilara antolatzeko arazo handirik ez, itxura batean. Hiruzpalau minuturen ondoren, ordea, norbait ohartu da makina badabilela berriz. Paperezko zenbakiak gure artean banatzeko ordua iritsi da, beraz.
Zer uste duzue gertatu dela? Jendeak borrokan egin duela lehen zenbakiak eskuratzeagatik bost minutu (zazpi, gehienez) irabazte aldera? Edo, beharbada, pentsatzen duzue medikuaren ordua eskatu nahi dugun hamar lagun inguru modu zibilizatuan moldatu garela, liskarrik gabe eta? Ez genion, bada, txanda elkarri emana lasai eta aurpegi onez, elektronikaren laguntzarik gabe?
Aitzitik, anbulatorioak munduaren neurria hartu du bat-batean: bat baino gehiago jarri da urduri; batek baino gehiagok jan du arestiko hitza. Tragediaren handia agertu da: hamar laguneko mikro-jendarte batean konpondu ezean, nola demontre moldatuko gara milioika pertsona?
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Aste honetan zenbaki berezia: Genozidioa gelditzeko, Israeli boikot
Herrien arteko elkartasunari gure aletxoa jarri nahi izan diogu. Euskal Herritik, euskaraz, herrien munduaren alde. Geldigaitza dirudien basakeriaren aurrean, duela bi urte bezala, ahotsa altxatzeko beharra sentitu dugu.