«Elebitasuna apurtu behar da etorkinen hizkuntzekin»

  • Carme Junyent hizkuntzalaria, Katalunian hizkuntza aniztasunari buruzko azterketetan ikerlari nagusienetakoa da. Bartzelonako Unibertsitateko Mehatxupeko Hizkuntzen Ikerketarako Taldearen sortzailea da. Hizkuntza menperatuek aurrera egiteko bidea eleaniztasuna dela uste du.
Carme Junyent
Carme JunyentIñigo Azkona
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Irakasten ez diren hizkuntzek betidanik liluratu dute Carme Junyent. Urte askotan egin du lan galtzeko arriskuan dauden hizkuntzen inguruan. “Orain dela urte batzuk esan izan balidate, Kataluniatik irten gabe, Pirinioetan, Kamerungo pigmeo bat aurkituko nuela…”, dio berak. Alegia, errealitatea aldatzen ari dela. “Mehatxatutako hizkuntzak ikertzeko taldea sortu genuenetik, milioi bat etorkin gehiago daude Katalunian”.

Hasieran, Junyent eta beste kideek osatutako taldea ez zen migrazio gaiez arduratzen, baina Kataluniako paisajean hizkuntza berriak agertu ahala, lan horretan sartu ziren. “Hizkuntza gutxituetako hiztunak mehatxatutako hizkuntzen inguruko galderak egiten hasi zirenean, guregana jo zuten. Prozesu honen lehen lerroan ikusi genuen geure burua”, adierazi du Junyentek. “Hasieran zeraz konturatu ginen; immigrazioa ez dugula ondo hartzen, hau da, geu tratatzea gustatzen ez zaigun moduan tratatzen ditugula etorkinak”.

Egunkarietako titularrekin ez zegoen ados Junyent. “Katalunian hitz egiten ziren hizkuntzen kopurua, etorkinen jatorrizko herrialdeen kopurua baino txikiagoa zen”. Munduan zenbat hizkuntza ez-ofizial dauden kontuan izanda, ez zitzaion irensteko moduko datua iruditzen. Kataluniako benetako errealitatea jakitea izan zen eman zuten lehenengo pausoa. Horretarako, galdetegia prestatu eta eskoletan landu zuten. Junyent berari Alemanian gertatutako moduko kasua ezagutu zuen eskola horietako batean; berari gaztelaniazko itzultzaileak eskaini zizkioten Alemanian. Kataluniako eskola batean, ikasle marokoarren gurasoekin hitz egiteko arabierako itzultzaileak hartzen zituzten. Baina Marokoko familia asko amazigh kulturakoak dira, tamazigh hizkuntza hitz egiten dute eta itzultzailearekin ezin izaten zuten moldatu. Azkenean, ikasleek egiten omen zuten interpretearena.

Orain arte 260 hizkuntza identifikatu dituzte Katalunian. Junyenti ardura dion gauza bakarra ez da kantitatea: “Garrantzitsua da jakitea zenbat jendek hitz egiten dituen; bai euren herrialdean eta bai gurean. Izan ere kasu ikusgarriak aurkitu arren –rapanui, hibaroak…–, garrantzitsua da jakitea hizkuntza horietatik 40 inguru gure herrian bertan errotu daitezkeela hiztun kopuruari erreparatuta”. Junyenten ustez, Katalunian 300 hizkuntza hitz egiten direla esateak ez luke inor harritu behar, nahiz eta denak katalogatuta ez egon. Kontua da orain zer egiten den hizkuntza horiekin, eta ulertzen du jende askok katalanarekiko duen kezka.

Azken urteetan, esaterako, belaunaldi arteko transmisioan behera egin du katalanak. Populazio osoaren %40ak baino gutxiagok jaso du katalana eta Nazio Batuen Erakundearen muga %30ean dago. Hau da, transmisioaren bidez populazio osoaren %30ak baino gutxiagok jasotzen duenean hizkuntza, arriskuan dagoela esaten hasten dira Nazio Batuak.

Alferrik gaude gaztelaniari begira

Junyentek eleaniztasuna proposatzen du hizkuntza gutxituen etorkizuna bermatzeko bidetzat. “Txepetxek argi esan zuen bezala, dualismoa konfliktoz beteta dago”. Bartzelonarrak, hizkuntzak aztertzen daramatzan urteetatik, ondoko ondorioa atera du: “Munduan desagertu diren hizkuntza gehienak hizkuntza handiagoak ordezkatu ditu. Auzoko hizkuntzak ikasi dituzten komunitateetako hizkuntzek aurrera egin dute”. Horregatik uste du katalana –eta berdin euskara– ezin dela bizi gaztelaniari begira. “Hizkuntza berri horiek dira gure etorkizuna. Guk orain ondaretzat nola hartzen ditugun, hala biziko gara haiekin gerora”. Etorkinen hizkuntza aberastasunarekin elebitasuna apurtu behar dela dio. “Horretarako gai bagara, katalana berkokatu egingo dugu gure gizartean, eta agertoki berrietara joango gara”, azaldu du Junyentek. Badaki orobat, etorkin askok ez dakitela, ez, katalanik. “Hizkuntza menperatuta dagoenean, arazorik emango ez digun hizkuntza menperatzailea erabiltzen dugu hiztunok ezezagunekin errazago komunikatzeko, eta azkenean, geuk sortzen dizkiogu geure buruari arazorik handienak”, gaineratu du.

Kataluniako etorkinen %4a euren herrian mehatxatuta dauden hizkuntzetan mintzo da; “guk ordea, elebiduntzat hartzen ditugu, nahiz eta eurek bost edo sei hizkuntza egin! Beraiekin euren herriko hizkuntza mehatxatuen eta gure hizkuntza zapalduen arteko harreman zuzenaz hitz eginez gero, erreakzioa ona da”. Horrek menpeko hizkuntza ikastera bultzatzen dituela uste du. “Simetria horrekin hizkuntzaren duintasuna berreskuratzen da”. Taldeko kideek ezagutu dituzte kitxua ikasten Katalunian hasi diren peruarrak. “Euren herrian zapalduta dauden eta ikasi ez dituzten hizkuntzen errekonozimendura heltzen dira batzuk”.

Aniztasuna da irtenbidea Junyenten ustez: “Edo aniztasunaren alde apustu egiten dugu edo baztertutako hizkuntza bakarra ere ez dugu salbatuko”. Horregatik dio ezin direla migrazio prozesuak mehatxutzat hartu eta galdera hau luzatu du: “Baliteke guk proposatzen dugun irtenbidea ez izatea zuzena, baina edozelan ere, galduta gaudenez, zergatik ez bilatu alternatiba hizkuntza gutxituetan?”. Saiatu ezik ez baita jakiten. “Hizkuntza gutxituek balio erantsia dute, komunitate jakin baten parte sentiarazten dute hiztuna. Gainera, ezin dugu guk etorkinek gure hizkuntza menperatua onartzerik espero, guk ez baditugu beraienak onartzen”.

Junyentek azpimarratu du hizkuntzak ez direla hizkuntza askoren azpian desagertzen; bakarrak ordezkatzen dituela. “Ez baditugu etorkinen hizkuntzak kontuan hartzen, irabaztekotan, gaztelaniak irabaziko du”. Hizkuntzalaritzan hainbat urte eman eta gero, irudipena dauka, Katalunian hizkuntzari buruz daukaten kontzeptua traba izan daitekeela. “Hizkuntza erromaniko gehienak lehihakidetza hartzen dira. Nik nahi dudana da beste hizkuntza batzuekin elkarbizitzea eta ez hitz egin behar izatea beste hizkuntza batean norbaitek ulertzen ez didalako”. Horretarako, uste du, mundu guztiari onartu behar zaiola nor den: “Diren bezala askoz gehiago emango digute etorkinek”.

Bide horretan garrantzia komunikatzeari ematen dio. “Komunitateen elkartrukerako zerbait dagoen artean komunikazioa posible da. Inposatu gabe hedatu da Euskal Herrian euskara esate baterako, eta hizkuntza konpartitzea guztientzat da ona. Jende askok parte hartzeko moduko proiektuak egin behar ditugu”. Azkenik, hizkuntzak mantenduko badira, erabili eta transmititu egin behar direla azaldu du. “Zenbat eta hiztun gehiago, hitz egiteko aukera gehiago. Norbaitek ulertzen ez digulako, gurea ez den hizkuntzan hitz egin beharra ez da zilegi. Espazio berean aukera desberdinak dituzten pertsona bi dira horiek”, Junyenten arabera.

Migrazio berriak mehatxu baino aukera direla aldarrikatu nahi du, aniztasuna baliatu behar dugula, alegia. Itxaropen hori galtzen badugu, galduta gaudelako.

Azkenak
NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


Hamabost migratzaile bizi ziren kanpaleku bat hustu du Getxoko Udalak

Algortako Larrañazubi inguruan dago kanpalekua, eta Getxoko Udaltzainek hori husteari ekin diote ostegun goizean. Alkateak adierazi du han bizi ziren pertsonen "segurtasuna" bermatzeko eta "ingurune natural hori zaintzeko" desegin dutela. Getxoko EH Bilduren... [+]


Zizurren ikasleak komun eta aldageletan grabatzen zituen irakasleak 180 urteko zigorra jaso dezake

Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.


Jaurlaritzak babestu du Jerusalemgo kolonoentzat CAF egiten ari den tranbia

Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.


Irungo ‘auzokide patruilen’ atzean, islamofobia, xenofobia eta erailketarako deiak

Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]


2025-06-20 | Gedar
Basauriko Sidenorrek 1.207 tona altzairu bidali dizkio arma-ekoizle sionista bati

Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.


Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


Eguneraketa berriak daude