Euskal punk zale baten ibilbidea

  • Mikelats Gorroto ::Azalore atomikoa

    Hiria

    orrialdeak ::532


Azalore atomikoa
Azalore atomikoa
Bere bizitzako gau zoriontsuenaren ondoren, euskal punk zale batek ezusteko mingotsa izango du, etorkizuna baldintzatuko dion ezustea. Gustuko duen neskak haur txiki bat zaintzeko agindua dauka. Haurra lo dagoelakoan, lasai ekin dio “lanari” neskak, ez hainbeste mutilak, umea noiz esnatuko beldurrez baitago. Eta halaxe gertatuko da. Beroaldirik handienean daudenean haurra negarrez hasiko da. Larrua jotzeari utzi eta umea beso artean hartzea besterik ez du egingo mutilak, baina neskaren ama gelan agertuko da eta gaztea larrugorritan ikusi; pederastatzat hartuko du eta salaketa jarriko dio. Ondorioz, Azalore atomikoa eleberriko protagonistak alde egin beharko du atzerrira. Londres ezagutuko du, baita Afrika eta Herbehereak ere.

ASTEKARIA
2008ko ekainaren 29a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
2024-05-14 | Axier Lopez
94 egunez gose greban dago preso politiko maputxe bat

Guillermo Camus Jara izena du eta Txileko Lebuko kartzelan dago. Egoera larrian da, gose greba luzeaz gain, ostiraletik egarri grebari ere ekin baitio.


2024-05-14 | ARGIA
LABek salatu du Amazonek "errepresio sindikala" egiten duela

Amazonek Trapagaranen duen lan zentroan grebalarien kontra "jazarpen eta zigorrak" darabiltzala salatu du sindikatuak


Sei pertsona igo dira kapital israeldarra duen Bilboko NYX hotelera, boikota bultzatzeko

Larunbatean egin zuten ekintza, Bilbo erdigunean. Honela zioen pankartak: Bilbo Palestinarekin. Hiri antisionista. Israeli boikota. Hotelaren sarreran hamarnaka lagunek Palestinaren aldeko eta Israeli boikota egiteko deia egin dute.


2024-05-13 | ARGIA
Alternatiba ekosozial justua aldarrikatu dute Iruñean eta Bilbon

Maiatzaren 11n egin dira mobilizazioak eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak, Emakumeen Mundu Martxak eta Gune Ekosozialistak antolatu dituzte. 60 eragile sozial baino gehiagok bat egin dute mobilizazioekin.


Eguneraketa berriak daude