Mark Cavendish!

Iñaki Murua
Iñaki MuruaDani Blanco
Txirrindularitzaz ez, amabirjinari buruzko idatzi batek sortu aztoramenaz ari nahiko nuke, zuen eta fiskalen baimenik gabe ere.

Nik ez nuke amabirjinari buruz hark mamiturik idatziko; agian, ez litzaidake aterako. Baina behatzari mailukada bat ematen deskuidatzen naizenean, hori edo handiagoak botatzeko kapaz naiz. Eta zein ez? Asko bai behintzat. Gainera, batzuk, disimulatzen saiatzen gara: mekaben zotz; kaben la mar; la ostibiri; kaben la ostra…

Egunero darabiltzagun maldizioetako bat gehiago da. Beno, ez dakit maldiziora iristen den; nik uste, zer esaten dugun ez dakigula, oharkabean, ahoskatzen dugun arrosario horietako bat dela. Ohiturazko makulua edo dena delakoa. Ni, zerak harritzen nau, nola liteke fiskal jaun bat –hainbesteko detailez– kaka egiten ari den bati beha egotea? Gainera, egilearen ustez, darion hori sortzez garbia baldin bada, ongarri borobila izango da bada? Ai, baina agian, berak ez dakiela, satanen ukituzko (edo uzkituzko) mezu ezkutuak dira eta hor zegoen fiskal jauna, lorik egin gabe, gure bakea zaintzen, kirats guztien gainetik, Baquè beroa hartuz.

Gizarte honetan –hala deitzerik badago behintzat– aurki, maldizioak ere legezko eta legez kanpoko sailkatuko dizkigute. Pertsonak bezalaxe. Edo zartako bat ematearen pareko ekintza modura: mahai gainean eman daiteke; segurtasunagatik ere bai; baita mehatxu gisan erabili ere, eragiteko. Baina edozeinek ez. Baimenduek soilik.

Baina badaude modu sofistikatuagoak gauzak esateko / egiteko. Adibidez, emakume euskaldun eta abertzaleei buruz, interneten hara eta hona ibili den artikulu bat, idazlea omen den ezagun batek gazteleraz idatzia. Han dioenez, emakume horiek ipurtandi, mando antzeko, okelatsu, errapedun e. a. dira. Hori ez da iraintzea! Hori ere gazteleraz argitaratua zen bada; ulertuko zuen fiskal jaunak, ezta? Ez zegoen itzulpen akatsen arazorik, gaizkiulertuetarako. Ez zuen kiratsa usaindu; haizeak desbideratu nonbait. Edo
beste eskutik zetorrelako edo…

A, ez da horregatik, fiskalak esku hartzeko emakumeak hilda edo hiltzear edo elizak birjina aitortua izan behar du. Emakume bat bakarra al da bertutetsua ala beste denek ere ama, lagun, langile… izateko dohainak dituzte? Ama eta birjina izan omen zen hark hainbeste argi emandako elizak, zer egin zuen, Pio XII Aita Santuak nazismoa publikoki onartu zuenean, 60 milioi hildako eragin zituen II. Mundu Gerra ostean? Zer egin du elizak AEBetan apaizek eginiko sexu gehiegikeriak publikoki epai ez ditzaten 2.000 milioi dolar ordainduta, isilik gordetzeagatik? Eta Espainiako gerran, milioi bat hildako inguru eragin zituen “Santa Cruzada”n parte ez hartzeagatik eta errepublikanoen alde aritzea leporatuta, euskaldunok eskomulgatu gintuenean? Zer egin du? Kaka burutik behera, alargun, ama (amabirjina), aita (aitasantu), seme-alaba, senide eta gainerakoei.

Eta hori ez bada, zeinek idazten duenari begiratzen dio fiskal jaunak, edo zeinek esan duenari eta orduan, denak berdin dio!
“Nire mespretxurik nabarmenena merezi du lehendakariak” esatea ez al da burutik behera kaka egitea? Espainiako hainbat irratik eta beste hainbat esatarik euskarari buruz nahiz euskaldunoi buruz esandakoa, esaten ari direna eta esango dutena ez al da burutik behera kaka egitea? Legeak dioena batzuekin era batera eta beste batzuekin nahierara aplikatzea, zer da?

Noiz hasi behar du fiskala inori burutik behera kaka egiteko ere aukerarik ez dutenekin kezkatzen eta justizia aplikatzen? Munduan dauden hainbat eta hainbat gosez hiltzera kondenaturekin, jaten ez dutelako kakarik egiterik ez dutenekin?

ASTEKARIA
2008ko ekainaren 01a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Jaioberrien orpo-proban gaitz gehiago aztertzera behartuko du Osakidetza Espainiako Gobernuak

Jaurlaritzari koloreak atera dizkio Espainiako Gobernuak: Osakidetzak iragarri berri duenean jaioberriei egiten zaien orpo-proban hamalau gaitz antzeman ahalko direla aurrerantzean, gutxienez 22 gaitz behatu beharko ditu, Madrilen aginduz. Nafarroak dagoeneko 30 gaixotasunen... [+]


2024-04-24 | Juan Aldaz Arregi
Athletic zuri ta gorria, zu zara nagusia, baina zertan?

Gizonezko futbol profesionalaren gaitasun (im)mobilizatzaileari buruzko hausnarketa soziologikoa (artikulu hau EHUren Campusa aldizkariak argitaratu du)


Neskak eta ikasketa zientifikoak: 6 urteetatik unibertsitatera bitarteko harreman gatazkatsua

Neskek gaitasun matematiko eta zientifikoekiko txikitatik duten pertzepzio, autopertzepzio eta bizipenen eraginez, zientzia arloko ikasketei muzin egin eta bestelako karrerak aukeratzen dituzte. Hala dio ikerketa berri batek.


Gazara bihar abiatuko dela iragarri du Askatasunaren Ontzidiak, Israel, Alemania, Erresuma Batua eta AEBen “presioen” gainetik

“Azken egunetan” hainbat herrialderen ordezkariak Turkian izan direla salatu du nazioarteko ekimenak, Erdoganen gobernua presionatzeko ontzidia ez dadin itsasoratu. Askatasunaren Ontzidiak adierazi du ez duela “onartuko” debekurik, eta apirilaren 24an,... [+]


Eguneraketa berriak daude