Katalunia


2008ko ekainaren 01ean
Juanjo Olasagarre
Juanjo Olasagarre
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Barkatuko didazue, Josi nahiz Ur, baina nik ez dut jaso Gueroren irakur-maratoiari buruzko e-postarik. Euskal Idazleen Elkarteko bazkide ez naizelako izanen da, seguru aski; ez galdetu idazle izanik zergatik ez naizen bazkide, neronek ere ez dakit eta. Nire aspaldiko “ezetza garaietatik” zahartzaro aldera berbisitatu beharko dut bekatuak-eta kitatzeko, gorde dudan aztarna da. Badut gehiago, ez pentsa.

Niri printzipioz ez zait gaizki iruditzen –arrazoia duzu, Ur, kontra-erreformaren kontu horrekin–, baina ez dakit noraino den zilegi Axular gure balore eta sistema moralarekin neurtzea. Zalantzak ditut. Egia da bestalde Axularren euskara zoragarria dela, baina dioena garai hartarako hainbatetan esan izanak unibertsaltasuna kentzen dio, Kixotea edo Ausias Marchen lanei ez bezala.

Zergatik ez garen Katalunia!? Ai nola esan! Milaka dira arrazoiak. Koldo Izagirrek Lokuzio hiztegiaren sarreran dioen bezala, beharbada hemengo burgesia, oro har, ez delakoz euskaltzalea izan katalana izan den moduan. Horri eransten baldin badiogu hizkuntzaren egoera soziolinguistikoa, zailtasun objektiboa gazteleratik abiatzen den batendako, duela gutxi arteko batasun eza eta abar, panorama hortxe dago. Gainera, hemengo burgesiari –kontzeptu honek ez dakit balio duen dagoeneko– boterean paratu denean, kultura ez zaio gehiegi interesatu, benetako euskal izaerarekin oso ongi ezkontzen ez den zera islatzen ez duelako; izan ere euskal izaera definitzen duen ezaugarri nagusia lana baita, baina lan fisikoa, objektuak sortzearena, eta ez kultura bezalako gauza airezko bat.

Beste nonbait idatzi dut baina PNVri, Iban Zalduak dioen bezala, makina-erraminta interesatzen zaio batez ere eta ez, demagun, liburuak.

Iaz, Frankfurteko azokan, diru gehien mugitzen duen azoka, Herrialde Katalanak izan ziren gonbidatu (aurrekoan Nazio Arabiarrak, alderatzearren diot). Zer uste duzue, hori berez etorri zela? Ezta pentsatu ere. Generalitateak bi urtez izan zuen pertsona bat Frankfurten horrelako nazio txikia gonbidatua izan zedin eta lortu ondoren beste urtebete eman zuen dena antolatzen; seguru aski milaka bazkaritara gonbidatuko zituen kultura eragile deitzen diren horiek (kazetariak, idazleak, kritikoak eta abar), mila elkarrizketa eginen zituen, milaka euro joanen ziren kandidatura lortzeko. Inbertsio etekindun horrek harrotasunez beteko zuen Reusko ehun enpresari txikia, baina halaxe beteko zuen Goierriko erraminta enpresaria? Duda.

Hogei urte baino gehiago daraman zuen Gobernuko (neurri batean nire aldarrikapen hau faltsua da, zuk, Ur eginen bazenu bezalaxekoa, izan ere guk zergak beste toki batean pagatzen ditugunez ez dakit noraino dugun esatera noana esateko eskubidea) Kultura Sailak gutxi egiten du bertako kulturetako bat mundura zabaltzeko. Nola ez da oraindik antolatu Etxepare Institutua? Zer uste duzue Acantilado argitaletxean irakurtzen ditugun Europa ekialdeko (Letonia, Polonia, Estonia, Eslovenia...) liburu horiek guztiek ez dutela haien gobernuek emandako itzulpen-argitaralpen laguntzarik?

Zergatik ez da goi mailako itzultzaile ikasketak izanik, beste unibertsitate batzuekin akordiorik erdietsi euskara-beste hizkuntza baterako itzultzaileak prestatu eta itzulpenak egiten hasteko? Zergatik ez dira atzerriko argitaletxeak halako kongresu batera gonbidatzen hemengo argitaletxeekin harremanetan jarri eta itzulpen-argitarapena errazteko? Zergatik ez da Eusko Jaurlaritza urtean behin edo Madrilera eta Parisera erromeriyan abiatzen Euskal Astean hemengo kulturaren aurkezpena egitera?

Badakit, galdera gehiegi. Baina iruditzen zait kanporako jauzi hori derrigorrezkoa dugula, bestela usteldu eginen gara. Euskal Idazleen Elkartean izena eman behar baldin bada...

Azkenak
Ipar Euskal Herriko 158 herritan ur murrizketak ezarriko dituzte, alerta egoeraren ondorioz

Ostiraletik aurrera ur murrizketak ezarriko dituzte Euskal Hirigune Elkargoak barne hartzen dituen eta alerta egoeran dauden 158 herritan, eta metereologia zerbitzuek abisu horia ezarri dute trumoien arriskuagatik. Hego Euskal Herrian, berriz, leku ugaritako termometroek 40... [+]


Jaurlaritzak Bailen Energia enpresari Oionen bi parke fotovoltaiko eraikitzeko baimena eman dio

Bakoitzak 1.680 eguzki panel izango ditu, eta megawatt bateko potentzia. Enpresak hiru urteko epea izango du Muga eta Val izeneko instalazio fotovoltaikoak eraikitzeko. 


Delitugile migratzaileak zuzenean deportatzea proposatuko du Erresuma Batuko Gobernuak

Erresuma Batuko gobernuak proposatu du delituak dituzten migratzaileak berehalakotasunez deportatzea, ekainean onartutako legearen bide beretik. Lege horrek baimentzen du sententzien %30 beteta dutenak deportatzea; igandeko proposamenarekin ez dute zigorrik bete beharko... [+]


7 urteko ume bizkaitar bat hil da Errioxako kanpin batean, zehaztu gabeko arrazoiengatik

7 urteko umea oporretan zegoen Fuenmayorren (Errioxa). Logroñoko San Pedro ospitaletik Nafarroako ospitalera eraman zuten eta bertan hil zen. 


Israelek gutxienez ehun palestinar hil ditu azken bi egunetan, eta Gaza hiriaren aurkako erasoak gogortzen ari da

Astelehenetik asteazkenera bitarte eginiko aire erasoetan gutxienez ehun palestinar hil ditu Israelek, horietatik gehienak Gaza hirian, hura osorik okupatzeko asmotan. Gazako Osasun Ministerioaren arabera, 2023ko urriaren 7az geroztik 227 lagun hil dira elikagai eskasiagatik... [+]


Txikik eta Otaegik Zarauzko Udalaren aitortza behar dutela aldarrikatu du Sortuk

Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren harira jarritako olana kendu du Zarauzko Udalak. Sortuk salatu du udalak, EAJ eta PSE-EEk osatuta, "zaborra izango balitz bezala" tratatu zuela olana. Zenbait herritarrek berreskuratu eta Azken Portuko plazan ireki dute.


Piano bikaina, Biarritzen

Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa. 

Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak

Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.

Data: abuztuaren 8a.

-------------------------

Biarritz Piano Festival... [+]


2025-08-13 | Nagore Legarreta
Ibaiak begirada itzuli zigunekoa

Munduko hainbat txoko zeharkartzen dituzten ibaiek, bizirik dauden heinean, euren begirada propioa dute mundua bera ikusteko. Gizakiaren garapenaren testigu isilak dira: hirigintza, gerra, kutsadura, uholdeak... dituzte ikusmiran, baita euren bazterretan etengabe ernetzen diren... [+]


Putin eta Trump ostiralean bilduko dira, baina Zelenskik argi utzi du Ukrainak ez duela “lurralderik oparituko”

AEBetako presidenteak Ukrainarekin su-eten akordio batera iristeko ezarritako epea amaituta, Alaskan bilduko dira Trump eta Putin ostiralean. Bloomberg hedabidearen arabera, Errusia eta AEBak gerra "izozteko" plan bat prestatzen ari dira, Moskuk orain arte Ukrainan... [+]


Aldatu Gidoiak ere salatu du IB3 Balearretako telebistak gaztelerazko edukia areagotu dituela

IB3 telebista publikoaren neurria "katalanaren aurkako erasotzat" jo dute katalanaren normalizazioaren aldeko zenbait eragilek, eta "berehalako zuzenketa" eskatu dute. Zuzendaritza aldaketa izan da berriki kate publikoan, PP eta VOXen botoei... [+]


Amaya, altxor ia ezezagun hori

Zer: Euskadiko Orkestra

Zuzendaria: Diego Martin-Etxebarria. Easo Abesbatza

Zuzendaria: Gorka Miranda

Bakarlariak: Arantza Ezenarro, Gillen Munguía, Marifé Nogales, Lucía Gómez, Juan Laborería, José Manuel Díaz, Darío Maya, Luken... [+]


Sañu Bizirik: “Statkraft enpresari alfonbra gorria jartzetik, herri presioari esker udalak parke eolikoari helegitea jartzera igaro dira”

Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailak ingurumen baimena ukatu dio Piaspe egitasmoari, Statkraft enpresak Azpeitia, Zestoa eta Errezil artean eraiki nahi dituen errotek eta argindarra garraiatzeko azpiegiturek eragingo... [+]


26 urteko nafar bat hil da Pirinioetan

Russell mendian gertatu da ezbeharra, amildegi batetik jausita. Gaztea Iruñekoa zen.


Zarrakazteluko sutea perimetratu eta kontrolpean dute suhiltzaileek

Suhiltzaileek itzaltze lanetan jarraitzen duten arren, egonkortu dute kontrolik gabeko sutea. Espainiako Gobernuak larrialdi aurreko faserako plana onartu du, autonomia erkidegoen eta Espainiako Gobernuaren arteko komunikazioa hobetzeko; dena den, larrialdien kudeaketa autonomia... [+]


Eguneraketa berriak daude