Uztailaren 24an amaituko da Kimuak egitasmoan parte hartzeko epea

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren Kimuak (www.kimuak.com) egitasmoan parte hartu nahi dutenek, uztailaren 24a baino lehen bidali beharko dituzte euren film laburrak Euskadiko Filmategia Fundaziora. Zine edo bideo formatuan egindako lanak aurkez daitezke, gehienez 30 minutukoak. Kimuak programak film laburrak sustatzea, zabaltzea eta banatzea du helburu. Aukeratutako lanak Euskal Herriko zein nazioarteko jaialdietan erakutsiko dituzte.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude