Gizarte mota diferenteen teoria ebolutiboak

  • Mikel Urkola::Soziologia eta Historia batzen

    Gaiak

    orrialde kopurua ::300

    prezioa ::21€

'Soziologia eta Historia batzen' liburuaren azala
'Soziologia eta Historia batzen' liburuaren azala
Mikel Urkolak Gaiak argitaletxearen bidez kaleratu duen Soziologia eta Historia batzen liburuaren helburua, etengabeko krisian dabilen gizarte baterako zenbait ideia ematea da. Horretarako, hainbat gizarte motaren teoria ebolutiboak azaldu ditu: komunismo primitiboa, jabetza pribatuaren sorrera, patriarkatuak matriarkalismoa menderatu zuenekoa, estatuaren eraikuntza, gerren logikak, aurrerakuntza teknologikoen xedeak, industrializazioen bultzatzaileak, klaseen arteko borrokak eta etengabeko aurrerakuntzaren prezioa: progresioa ala atzerakuntza? Galdera zail horri erantzun dio Mikel Urkolak, globalizazioan eta informazioaren gizartean murgildu aurretik.

Azkenak
Olatukoop
Hamar urte lanean, denontzako bizitza oparoagoaren alde

Gizartea eraldatzeko helburuz jaio zen Ekonomia Sozial Eraldatzailearen mugimendua Euskal Herrian duela hamar urte, Olatukoop sarean bilduta. Denbora honetan ez da gutxi egindakoa: hamaika kooperatiba eta ekimen jarri dituzte martxan, eta sarea zabaldu egin da. Baina erronkak... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


Eguneraketa berriak daude