‘Karmel’-en 261. zenbakia

  • Batzuen artean ::Karmel

    Euskal Herriko Karmeldarrak

    orrialde kopurua ::160

    prezioa ::Urteko harpidetza 13€

Karmel aldizkariaren azala
Karmel aldizkariaren azala
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Euskal Herriko karmeldarrek plazaratzen dute Karmel aldizkaria. 261. zenbakian euskararen alde lanean ari diren bi lantalderen urteurrenak dakartzate. Batetik, euskal lexikologia aztertzen 25 urte daramatzan Bostak bat taldearen emaitzen berri eman dute. Bestetik, Kontseiluaren lehen hamar urteez jardun da Xabier Mendiguren Bereziartu. Aldizkariak bildu dituen beste gaien artean Benedikto XVI.aren Spe salvi entziklika, Inazio Arregik Jesusen Lagundiaren etorkizunari buruz azaltzen dituenak eta Joxe Ramon Etxebarria irakasleak idatzitako Torturatuenganako sentimenduak lana. Gainera, mitoak, erlijioa eta elezaharrak hizpide dituen Juan Mari Arrizabalagaren testua, Joxemari Urteagaren Zotz eta Joseba Aurkenerena Barandiaranen Lurraren deia aipa genitzake, besteak beste.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude