Hilketa perfektu baten akatsak

  • Jokin de Pedro ::Irurac bat

    Elkar

    Orrialdeak ::120

    prezioa ::10€

Irurac bat liburuaren azala
Irurac bat liburuaren azala
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Jokin de Pedrok (Bilbo, 1955) gazteentzat idatzitako Irurac bat nobela beltzean hilketa perfektuaren berri ematen zaigu. Ordura arte bere emaztea izandakoaren dirua eduki nahi du gizon batek eta dena prest utziko du hori lortzeko. Horretarako profesional on baten esku utziko du emaztea akabatzea; bitartean, bera ondo ezagutzen duten kafetegian egongo da denbora-pasa, eta koartada borobiltzeko, arrasto guztiek seinalatzen duten koitadu bat bilatuko du. Profesionalak bere lana egina dagoela esanez deitzen dionean, gizona pozik jarriko da. Gustura ordainduko dio hiltzaileari eskatutako dirutzaren bigarren partea. Alabaina, gure protagonistak ez daki gauzak ez direla joan berak uste bezala. Hau da, emaztea bizirik dagoela. Haren telefono deia jasotzean, sekulako ezustea izango du.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!