Franz Kafka panpinen postari bihurtu zenekoa

  • Jordi Sierra i Fabra ::Kafka eta panpina bidaiaria

    Elkar

    orrialdeak ::148

    prezioa ::11.55€

Kafka eta panpina bidaiaria
Kafka eta panpina bidaiaria
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Mundu hau uzteko urtebete baino falta ez zitzaionean, neskato txiki bat ezagutu zuen Franz Kafkak Berlingo Stegliz parkean paseoan zebilela. Negar bizian, kontsolaezin zegoen haur hori Prozesua, Gaztelua, Amerika eta beste lan ahaztezinen egileak aurrenekoz ikusi zuenean. Malko jario hura eten nahirik, ea galdu ote zen galdetu zion Kafkak. Umearen erantzun xaloak harri eta zur utzi zuen gizona: bera ez, panpina galdua zuen. Eta negarrez hasi zen berriro. Umea lasaitu nahian, Kafkak istorio bitxi bat asmatu zuen: panpina ez zen galdu, bidaia bat egitera joana zen eta haurrak berehala jasoko zituen hark bidalitako gutunak.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude