Kantu zahar baten aldaerak

  • Batzuen artean ::Idatz & Mintz

    Labayru ikastegia

    orrialdeak ::42

    prezioa ::5.70€

Idatz & Mintz
Idatz & Mintz
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Literaturaz diharduen Idatz & Mintz aldizkariko azken zenbakian Musde Urrutiaren Muthil gazte bilho hollia kantuaren aldaera berriak eskaini dituzte. Gainera, Adolfo Arejitak Balendin Aurre-Apraizen lanetan jarri du arreta, ajangiztarrak Egan aldizkarian kaleratu zituen bi lan eskainiz: Donibaneak (1961) eta Baserritarrak gaikoiak (1964). Bestalde, Lourdes Unzueta Amalloaren Trenean doazen ametsak, Fredi Payaren Etnografia 2100, Xabier Zalbideren Montana trenaz, Miren Ibarluzearen Distantziaren distantziak eta Lontzo Zugazaren Hitzak argitaratu dituzte aldizkarian, baita Sebastian Gartzia Trujillok Bitoriano Gandiaga gogoan idatzitako Herri maitea, Herri dorpeaz dioena eta Xabier Egañak liburuari egiten dion aipamena ere.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude