Bahea


2008ko apirilaren 27an

Iñaki Arrutik gipuzkoaeuskara.net-en esanak webgunetako hizkuntz aukerez: Lehendabiziko multzo batean sailka ditzakegu, bi hizkuntzen aukera eman arren, gaztelaniari lehentasuna emanez, orri nagusia (lehen hitza) beti gaztelaniaz irekitzen dutenak eta erabiltzaileak aldiro, hala nahi badu, hizkuntzaz alda dezakeena (...) Bigarren multzoan bil genitzake hizkuntza aukeratzea sarbide duten web orriak (...) Hirugarren multzo nagusian daude orri nagusia beti euskaraz irekitzen dutenak eta erabiltzaileak aldiro, hala nahi badu, hizkuntzaz alda dezakeena (...) Lehendabiziko multzoari aukera ez normalizatzailea (diskriminazio negatiboa) dei geniezaioke, bigarren multzoari normalizatua eta hirugarrenari normalizatzailea (diskriminazio positiboa). Hirurek ematen dute hizkuntza bat edo bestea hautatzeko modua, baina aukerak oso desberdinak dira (...) Lehen hitza eta bigarrena ez dira gauza bera, eta ez dute zertan hizkuntza berean izan, baina izan daitezke; hala dirudi, ezta? Zein proportziotan aldatuko du hizkuntzaz elebidunak lehen hitz digitala euskaraz eginez gero? Eta gaztelaniaz eginez gero?.

 

ASTEKARIA
2008ko apirilaren 27a
Azoka
Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude