Hilaren 25etik 27ra bitartean egingo da Gipuzkoa Encounter topaketen bigarren edizioa, Tolosako Usabal kiroldegian. 400 ordenagailurentzako lekua izango da –denak hartuta daude jada– eta 600 lagun baino gehiago elkartuko dira. Bideojokoak, Internet, arte digitala, animazioa, musika elektronikoa, diseinu grafikoa... eremu ugari jorratuko dituzte parte hartzaileek. Gipuzkoa Encounter jaialdiaren baitan, Internet Eskola izeneko ekimena antolatu dute Internet & Euskadi elkarteak, KZGuneak, SPRIk eta Tolosako Udalak. Internetek eskaintzen dituen zerbitzuak modu entretenigarrian erakustea du xede egitasmo horrek.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!