Yolanda Alzolaren kontakizun honetako protagonista neska txikia da. Maritxu du izena eta ez daki handitan zer izan. Beharbada mediku izango da, pailazo edo erizain, hala esaten dio bere buruari. Baina artista izatea ere ez du sekula bere asmoetatik baztertu, nahiz eta, egia esan, Maritxuk ez dakien artistek bezala dantza egiten eta musika-tresnarik jotzen. Suhiltzailea izatea ere pasa zaio burutik, baina sugarrak irudikatu dituenean beldurtu egin da eta burutapena baztertu egin du. Munduko leku guztietako jendea ezagutzea ere gustatuko litzaioke. Baina hegazkineko laguntzailea izateko hizkuntza asko jakin behar dira, eta berak euskara eta gaztelania besterik ez ditu ezagutzen oraindik. Sukaldaria ere izan nahi du. Baina konturatu da oraindik ez dakiela janaririk prestatzen. Jostuna izatea, zer moduz?
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...