Pasaporte lisergikoak

  • Ezaguna eta komentatua da zine zaleen artean Casablanca filmeko Ugarte pertsonaia, euskaldun deiturako gizajo integrala (marokoarra dirudiena itxuraz; erran nahi baita, euskaldun mestizoa avant la lettre). Filmeko hasierako minutuetan akabatzen duten lehenetarikoa da Ugarte –lehena ez bada–, zineman “esaldidun figurante” izendatu ohi diren horietakoa, hau da, betelana egiten duten atrezzo-gizonen hurrengoa; hutsa ez, baizik eta hutsaren hurrengoa, glamour eta esaldi zirtolaririk batere gabeko pertsonaia funtzional kamutsa.
Harkaitz Cano
Harkaitz CanoDani Blanco
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Bere eskasean, ordu txikitako elkarrizketetan joko asko ematen du Ugartek: zinikoenak esan lezake euskaldun bat nekez helduko dela urrunago Hollywoodeko film mitiko baten barruan, eta baikor xaloenak esan lezake, bigarren mailako pertsonaia onik gabe ez dagoela markatik fuerako pelikularik egiterik. Kontuak kontu, funtzio dramatiko garrantzitsua betetzen du Ugartek Casablanca filmeko tramaren garapenean: bera da Ingrid Bergman eta Laszlo pertsonaia Parisera eramango dituen salbokondukto ospetsuen jabe, harekin egin beharra dago iheserako tratua. Apur bat bederen justizia poetikoan sinesten dudanez, beti iruditu izan zait ederra Ugarte (irla, alegia) deitura duen norbait, estaturik ez duen nazio koskorrean izan lezakeena jatorria, berau izatea aduanak arazorik gabe zeharkatzeko pasaporteen jabea, faltsifikatzailea, mugalaria. Esaldi ezagunaren arabera hondarrean beti geratuko omen zaigun Paris hori ezinezkoa litzateke Ugarterik gabe (esan zuen baikor xaloenak).

Jolas zinematografiko-genealogiko inozo samar honi jarraituz, abizen euskalduneko beste pertsonaia bat (hau ere erabat bigarren mailakoa) topatu nuen berriki Viaje alucinante al fondo de la mente filmean, bestelako pasaporteak ematen zituena hau. Viaje alucinante… subkontzientean barrena eta kontzientzia egoera paraleloen bila ertz-ertzean dabilen ikerlari bati buruzko istorioa da. Bere buruak egoera mental berri hori lor dezan, era guztietako substantziak hartzen ditu ikerlariak, eta Mexikoko indigenek erabiltzen duten edabe haluzinogenoa da, itxuraz, falta zaion osagaia. Nork errazten dio ikerlariari edabe haluzinogeno horretarantz doan bidea? Asmatu duzue: hementxe da Ugarte berria, Eduardo Eccheberria (sic) izenekoa. Berau izango da indigenekin egin beharreko akelarrean bide erakusle eta itzultzaile lanak egingo dituena. Honenbestez, Ugarteren pasaporteak ahalmentzen duen bidaia fisikoaren oso ezberdina da Eccheberriak posible egiten duen hau, muturrerainoko bidaia lisergikoa. Hemen ez dago ez Paris ez Paris ondorik, bai ordea, muga fisikoez gaindiko bidaia berri baterako gonbite xamanikoa.

Ugarte eta Eccheberria, kontrajarririk biak, bi bidaia eredu legearen ertzean. Lehena gerraren eta politikaren bidez lor daitekeen herrialde liberatu bateranzkoa, beti balizkoa den lurralde eta askapen bateranzkoa, herrialde fisiko bateranzko ihesa irrika arazten digu Ugartek. Oso bestelakoa da Eccheberriaren bidaia, fikziozko errealitate baterakoa, indibidualista eta berekoia: buru barruan gertatzen den bidaia eta liberazioa. Ugarteren jarraitzaileak begitantzen zaizkit zementuzko herri fisiko eta ukigarria aldarrikatzen dutenak: gerra galduak borrokatzen jarraitzen duen herri nekoso, apika anakroniko, goberna ezina, frustrazio eragilea. Eccheberriak berriz, Lisergiako Erreinua eskaintzen digu, herrialde cyber-komantxe, isilpeko sortzaileen sabotajez betea, haluzinatua. Antzerkia eta ez antzokia.

Fikzio batean bizitzea leporatzen digutenean setati saiatzen gara datuen eta diskurtsoaren bidez hori gezurtatzen. Ez ote da fikzio hori besarkatu eta haren baitan harro bizi garela aldarrikatzeko garaia heldu?

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude