Coloradoko (AEB) Ikerketa Atmosferikoko Zentro Nazionaleko eta Itsas Zientzietako Australiar Institutuko ikerlariek termostato baten aztarnak topatu dituzte mendebaldeko Pazifikoan. Joan Kleypas-ek zuzendutako ikerketaren arabera, Australiako ipar-ekialdean itsasoak jasan duen tenperatura igoera oso txikia izan da beste itsasoetan gertatu denarekin alderatuz.
Igoera txiki horri esker, bertako koral-arrezifeek ez dute gainerako itsasoetan adinako zuriketa prozesua jasan, eta hori oso deigarria izan da.
Eztabaida asko eragin duen teoria baten arabera, itsasoko ura ezin da 31 gradu baino gehiago berotu, eta ikerketa honen emaitzek, itxuraz, baieztatu egiten dute teoria hori. Hala balitz, berez beroak diren uretako arrezifeentzat itxaropenaren atea zabaltzen da, ematen baitu muga horretatik gora ez direla gehiago berotuko, eta beraz, bertako koralek jasan duten kaltea ez dela areagotuko, tenperatura txikiagoa duten itsasoetan ez bezala. Horietan, beroketa handiagoa izan da, eta horrez gain bestelako faktore batzuek egin diete kalte koralei: kutsadura, gehiegizko arrantza, atmosferan karbono dioxido gehiago egotearen ondorioz itsasoan gertatzen diren aldaketa kimikoak...
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...