Josep Fontana (1931) Valentzian eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan Historia Garaikideko irakaslea da, Pompeu Fabra unibertsitatean Historiako Institutuko zuzendari izateaz gain. Europa ispiluaren aurrean lanean europarrek identitate komuna kodifikatzeko dituzten arazoen zergatia azaltzen saiatu da. Europaren historia plurala eta mestizoa dela gogoratu du horretarako. Fontanak dioenez, hasieran greziarrek eta erromatarrek “barbaro”-en tipologia asmatu zuten bezala, egun “besteei” begira antolatua dago Europa. Horren aurrean jakin behar dugu gure arazoak eta mundu azpigaratuenak elkarrekin konpontzea ezinbestekoa dela, bestela europarron zibilizazioa desagertuko litzatekeelako, ingurune aldakorrera egokitzeko gaitasuna galdu duten erkidego guztiak desagertu diren era berean.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...