Xabier Etxaniz Erlek Bela Kabelatik TernuaraAtxagaren Haur eta Gazte Literatura (Pamiela) lanean dioenez, Bernardo Atxaga idazleak helduentzat egindako literatura ulertzeko beharrezkoa da haur eta gazteentzat egin dituen liburuak aztertzea. Txiripaz hasi omen zen asteasuarra gazteenentzako literatura egiten, Juan Carlos Egillor marrazkilariak proposatu ziolako, 1980. urtean. Etxaniz Erleren ustean, Atxagak orduan ez ei zekien zer zen ume bat ere, irakurlea 25 urtekoa izan edo 10ekoa, berdin kontatzen zituelako gauzak. Geroztik gaur egunera arte emandako eboluzioa eta genero ezberdinen artean izandako harremana aztertu ditu Etxaniz Erlek bere lanean.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...