argia.eus
INPRIMATU
Atxagak gazteenei begira idatzitakoak hizpide
  • Xabier Etxaniz Erle ::Bela Kabelatik Ternuara

    Pamiela

    orrialdeak ::110

    prezioa ::13€

Pilar Iparragirre 2008ko apirilaren 13a
Bela Kabelatik Ternuara
Bela Kabelatik Ternuara
Xabier Etxaniz Erlek Bela Kabelatik Ternuara Atxagaren Haur eta Gazte Literatura (Pamiela) lanean dioenez, Bernardo Atxaga idazleak helduentzat egindako literatura ulertzeko beharrezkoa da haur eta gazteentzat egin dituen liburuak aztertzea. Txiripaz hasi omen zen asteasuarra gazteenentzako literatura egiten, Juan Carlos Egillor marrazkilariak proposatu ziolako, 1980. urtean. Etxaniz Erleren ustean, Atxagak orduan ez ei zekien zer zen ume bat ere, irakurlea 25 urtekoa izan edo 10ekoa, berdin kontatzen zituelako gauzak. Geroztik gaur egunera arte emandako eboluzioa eta genero ezberdinen artean izandako harremana aztertu ditu Etxaniz Erlek bere lanean.