JEL. Jaungoikoa Eta Legezaharra; itun berria eta forua, edo. Ehun urte pasa iraun ditu, azken urtetan EAEko boterean. Nik esan gabe daki EAJk aurrera egiteko zer behar duen. Euskal gizarteari itun berritua eskaini behar omen dio. Zer ote? IEI? Itun berritua Eta Internet, apika? Garaiak aldatu egiten dira eta! Kontua da alderdi sozialistak (Espainiako PSOEren sukurtsal hutsa den horrek, alegia) aurre hartu diola azken bozetan EAJri: esan gabe doa, Nafarroan eta, Euskal Erdian ere bai, baina baita Erdi Erdian ere, hau da, Bizkaian! Sozialisten nagusitasun hori euskal erakundeetan islatzea, ez da Innobasquek sustatuko duen berrikuntza mota baina, ziurrenik, lugorria bezain onuragarria litzateke Euskal Erdirako, EAJ bera ez den edonoren begietara. Besterik da, uste hori, zabala izateagatik bakarrik, ustelduko ez denik pentsatzea. Pachi López ez baita Patxi Lopez. Baina mitxelinak alderdi gehiagotara barreiatuko badira, boterean zinezko alternantzia behar beharrezkoa da. Hala eta guztiz ere, aizue, aurtengo Aberri Egunean sekula baino ikurrina gutxiago ikusi dut gure herriko balkoietan. Elurragatik izango zen, noski. Zergatik bestela?
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!