Artea, dantza, musika, zinema... udaberri loretsua Artiumen

Mariasun Landa idazlea
Mariasun Landa idazleaDani Blanco
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Gasteizko Artium arte garaikideko zentroak 50 ekitaldi baino gehiago eskainiko ditu udaberrian: Art+Sound musika jaialdia, Gauekoak musika zikloa, Dantza Garaikideko Zirkuitua, Erabili aurretik, astindu erakusketaren harira antolatutako zinema zikloa, tailerrak, Irakurketa kluba... Kultur adierazpide ugarik izango dute euren tartetxoa Gasteizko lorategian. Horiez gain, hainbat hitzaldi izango dira Artiumen. Elissie Ansareo (apirilaren 9an), Carmela Garcia (16an) eta Zigor Urrutia (maiatzaren 28an) artistek eta Mariasun Landa idazleak parte hartuko dute mintzaldietan. Bestalde, maiatzaren 18an, Museoen Nazioarteko Egunean, egitarau berezia eskainiko du arte garaikideko zentroak. Besteak beste, Modest Mussorgsky konpositore errusiarraren Pictures at an Exhibition obran oinarritutako emanaldiaz gozatzeko aukera izango da egun horretan.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude