Adierazpenak

Gari Garaialde argazkilariak Xirikan: "Argazki hutsaren bitartez manipulatzea ezinezkoa da, argazki soil batek sekula ez baitu informaziorik emango. Ez da hizkuntza oso bat. Argazkiak gertaera baten kontaerarekin zerikusia duen momentuan sor daiteke manipulazioa. Informazioa duenean helburu. Hamar lagun besterik ez zeuden une batean, adibidez, laukiratzearen bitartez hiru besterik ez daudela edo jende multzo izugarri bat dagoela aditzera eman badigu, hor manipulazioa dago. Horretarako ez dugu Photoshoparen beharrik. Hala ere, honako hau da amorru gehien ematen didan eta gaur egun oso zabaldua dagoen kontu bat: jarri zaitez honetan ariko bazina bezala... klik!".

 

Iñaki Murua Bertsozale Elkarteko lehendakariak Berrian: "Transmisioak garrantzi handia du. Transmisioaren alorra administrazioak eta hezkuntzak bete beharrekoa da. Guri, elkarte gisa, ez zaigu interesatzen bertsolari gazteak hezkuntzako langile bihurtzea; gehiago interesatzen zaigu kulturari dinamismoa eta bizia emateko sortzaile paperetik alanbrean ibiliz gauza berriak eskaintzeko egoeran jartzea gazte horiek (...) Pertsonaren izaera aberasteko, psikologia sendotzeko, bizitzaren aurrean mundua eta bizitza beste begi batzuekin ikusteko aukera ematen du bertsolaritzak".

 
 

Felipe Juaristi idazleak Beterriko Liburua aldizkarian: "Gaurko literaturaren arazorik handiena idazle oso onak egon arren, idazle asko egotea eta denentzat irakurlerik ez egotea da. Garai batean lana nekezago egiten zen. Orain dirua dago tartean, errekonozimendua ere badago (...) Nik marjinatua sentitzearen samina sumatzen dut eta ez dago soluziorik. Nire buruari askotan esaten diot ni ez nintzela ofizio honetan aberasteko edo famatua egiteko sartu. Idaztea eta batez ere, euskaraz idaztea gustatzen zaidalako baizik".

 

Iratxe Esnaola informatika ingeniariak Garan: "Badirudi Interneteko sareen sarean bizitza ez birtualean ditugun mugak gainditzen direla. Eta hori, erabiltzaileek erakutsitako jarrera gero eta nabarmenagoa da. Ia denok entzun izan dugu emailak irakurri egiten dituztela. Eta, halere, edozer idazten dugu horietan. Kontzienteki edo ez.".

 

Azkenak
Ei politikariak, “pope” akademikoek esaten badizuete, aktibatuko al zarete behingoz?

Behetik gorako komunikazioetan ez da erraza mezuen garrantzia transmititzea eta makinaria politikoa aktibatzea. Askotan, gure mezuak "belarri batetik sartu eta bestetik atera" egiten direla sentitzen dugu. Beraz, gaurkoan, nazioarteko ikertzaile ospetsu batzuek... [+]


Mundu mailako lapurra

Azeria kanido bat da, otso eta txakurren familiako haragijalea. Animalia zuhur, maltzur eta argiaren fama dauka, eta ez alferrik! Ez da indartsuena izango, baina beti moldatzen da han eta hemen, mokaduren bat lortzeko.


Eguneraketa berriak daude