Julia Álvarez Resano (1903-1948), La Julia izenez ezaguna zen sozialista nafarra, itzal handiko emakumea izan zen bere garaian. Espainian parlamentari izatera iritsi ziren emakumeetan aurrenetakoa, eta magistratu izaten ere aitzindaria. Gobernadore zibil izendatu zuten lehendabiziko emakumea dugu. Baina gaur egun ia inork ez du ezagutzen, ezta alderdi sozialistakoak direnek ere. II. Errepublikan emakume izanik politikari, hizlari, irakasle eta abokatu izatera iritsi zen. Eskuinekoek gorroto bizia zioten. Frantzian erbestean zegoela alderdi sozialistarekin hautsi zuen. Alderditik bota zutenean, Mexikora joan zen Julia Álvarez Resano eta han zendu zen berrogeita lau urte besterik ez zituenean.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!