Edo beste Amerika. Amerika bihozbera bezain erreala baita, zoritxarrez, aurka gauzkan Amerika. Emakumeak elkarrengana biltzen hasi ziren emakume zirelako, euren emakume izaeragatik. Hori aldaketa itzela izan zen, eta AEBetan gertatu zen lehen aldiz modu zabal, argi eta antolatuan. 1968an ehortzi zuten sinbolikoki milaka emakumek feminitate tradizionala, hura izan zen The Burial of Traditional Womanhood. Eta zeremonia oraindik ez da bukatu baina hasi, benetan hasi, emakume pobreak eta emakume beltzak altxatu zirenean hasi zen, lehenengoz galdetu ziotenean elkarri: eta zu, zelan zagoz zu?
Atlantan –pentsa, Atlantan– kaleak moztu zituzten, ekonomatoa, haurtzaindegia, eskatzen zituzten. Helen Howardek dio denak zirela bat, musika jarri eta dantza egiten zutela kale-kalean, ez zituztela atxilotu, ezin zituztela atxilotu gehiegi zirelako.
Eta Bostonera iritsi berria zen emakume beltz bat tuneletik irteten hasi zen onartu zuenean, edo onartu baino gehiago azaleratu, kanporatu, nabarmendu: “Soilik sentitzen naiz bizirik ume bat daroadanean sabel barruan”. Hori aldatu gura zuten.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!