Adierazpenak

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Juan Jose Larrea historia irakasleak Berrian: "DHistorialariok badakigu non murgiltzen garen, baina egia da, eta gure akatsa da, batzuetan ez garela gauza jendeari hau transmititzeko, eta horrela hedatu da ideia kaltegarri bat, alegia historian dena iritzi kontuak direla".

 

Josu Montero antzerkigilearen hitzak jaso ditu Garak: "Antzerkiko profesionalek ere ez dute antzerkirik irakurtzen. Jada ez da literatur generotzat hartzen, literatura unibertsaleko autore handienek antzerkia idatzi duten arren".

 
 

Oihane Perea bertsolariak Diario de Noticias de Alavan: "Gaur egun zerbait aportatzeko eta nor izateko beharrezkoa dela norberaren nortasunetik asko jartzea. Hori da, gero eta gehiago, publikoak baloratzen duena. Teknika on bat maneiatzea eta ebidentziak botatzea, hau da, jendeak espero dituen gauzak edo puntuatuak izango direla uste duzun gauzak kantatzea... hori obsoleto geratzen ari da. Gaur egun bertsolariak beste norbaitek emango ez diona eman behar dio publikoari: bere nortasuna adierazi behar du".

 

Anjel Larrañaga, Kupela taldeko kideak Deian: "Ez dut uste erromeriek indarra galdu dutenik, gure inguruan behintzat asko izaten dira. Gipuzkoa aldean erromeria ugari egiten dira, eta herri txikietako festa gehienetan izaten dira trikitilariak. Egia da festa orain tabernetan egiten dela gehienetan, baina erromerietara ere beti hurbiltzen dira gazteak, eta dantza ederki egiten dute. Hala ere, esan beharra dago, neskek gehiago egiten dutela dantzan mutilek baino".

 

Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!