Urteari hasiera eman dion Jakin aldizkariaren zenbakiak 2006an euskal liburugintzak eskainitako uztaren analisia eta balorazioa dakar, Joan Mari Torrealdairen eskutik. Gainera, Jurgi Kintanak Resurrección María de Azkue lehen euskaldun intelektual gisa agertzen duen lana plazaratu du. Aldizkariko Egunen Gurpilean sailak aurten izango dituen berrikuntzak ere aurkeztu ditu 164. Jakinek. Hiru atal berri ireki ditu bihilabetekariak: Artea berreskuratu du, Xabier Gantzarainen eskutik; Teknizientziari heldu dio, Iñaki Irazabalbeitiaren bitartez, eta aldizkariarentzat guztiz berria den sailari ireki dizkio ateak: Aitor Zuberogoitiak aurrera eramango duen Glokalia. Idazten dutenen artean ere bada berrikuntzarik: Uxue Alberdi ariko da literatura atalean eta Joxe Aranzabal Telepolis-en.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!