Artearen historia gai duen komikia

  • Martínez de Antoñana & Mosquera ::Harri pintatzaileak. Goi paleolitiko artea

    Saure

    orrialdeak ::32

    prezioa ::15€

Harri pintatzaileak
Harri pintatzaileak
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Mosqueraren artean osatutako komiki honek bi protagonista ditu: pinturari buruz guztia jakin nahi duen ikasle gaztetxoa eta gaian aditua den Messina maisua. Animaliak marraztea asko kostatzen zaio mutikoari, eta beste zer edo zer pintatu nahi luke, baina maisuak esaten dio animalien anatomia marrazten jakiteak berebiziko garrantzia duela pintore ona izateko. Horixe bera egin dutela denek artea hasi zenetik. Noiz hasi zen artea? Aspaldi, duela 35.000 urte inguru, Harri Aroan. Hitz horiek entzun eta mutikoa aspertzen hastea bat direla ikusita, gaztetxoa denboran zehar Historiaurrera eramateko modua asmatuko du Messina irakasle azkarrak. Eta ikasleak sekula ahaztuko ez duen bidaia egingo dute biek.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude