Euskarazko Wikipedian 23.607 sarrera

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Joxe Arantzabalek Jakinen 164. zenbakian errepasoa eman dio euskarazko Wikipediari; hainbat datu mahai gaineratu du eta hobetzeko dagoenaz hitz egin du. 2008ko urtarrilaren 27an Wikipediak 9.250.000 artikulu zituen argitaratuta 253 hizkuntzatan. Artikulurik gehien ingelesez daude, 2.186.431. Euskaraz 23.607 artikulu daude eta konparaziorako katalanez 100.538 artikulu. Euskarazko Wikipedia 2002ko uztailean sortu zen. Gaur egun 1.846 lankide daude izena emanda eta 60 inguru ari dira edukiak editatzen, zuzentzen eta osatzen. Sei dira administratzaileak. “Lehen begiratuan ez gaude gaizki” dio Arantzabalek baina zer hobetu proposatu du:

Sarrera asko oso-oso laburrak dira eta ikasleek eduki gutxi dagoela ikusita, gaztelaniazko edo frantsesezko bertsiora jotzen dute.

 Irakasle askok ez du ezagutzen euskarazko Wikipedia eta beste batzuek begi txarrez ikusten dute ikasleek kopiatzeko erabiltzen dutelako.

 Euskal Herriko administrazioa ez da ohartu duen garrantziaz eta ez du laguntzen.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!