1.115 maketa aurkeztu dituzte

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Bilbo Hiria Pop Rock Lehiaketa erreferentzia bilakatu da, ez soilik Euskal Herrian, baita Espainiako Estatu osoan ere. Urteak pasa ahala sendotuz joan da eta aurten, 20. edizioan, 1.115 maketa aurkeztu dituzte lehiaketara. Horietatik 48 aukeratu ditu epaimahaiak, eta orain zuzenekoen txanda heldu da. Ekainaren 4a bitartean, asteazken eta ostegunetan 48 talde horiek kontzertuak eskainiko dituzte Bilborock aretoan. Bestalde, lehiaketa irabazten duen taldeak Azkena Rock Festival jaialdian jotzeko aukera izango du. Informazio gehiago: www.bilbao.net/bilborock.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!