Nola pentsatzen dute, zer nolako ametsak dakartzate, zerk ematen die beldurra gurera etortzen diren magrebtarrei? Galdera horiei erantzutera dator Euskal Autonomia Erkidegoko Arartekoa, lurralde horretan finkatutako magrebtarren egoera eta itxaropenak jorratzeko bultzatu duen ikerketan. Juan Luis Fuentes Nogales eta Trinidad L. Vicente Torradok egin dute, 40 gizon eta emakume magrebtar elkarrizketatuz. Pertsona horien migratzeko asmoak jakiten ahal dira horrela; hona iritsita izan zuten harrera; etxebizitza lortzeko aukerak; Islama nola bizi duten; beren harremanak; beste hizkuntza batzuk ikastea edo ama-hizkuntzari eustea zer den beraientzat...