“Eurobisioa” hizkuntza gutxituetan

Suediako Lulea herrian egingo dute Europako hizkuntza gutxituetako Liet Lavlut (www.liet.nl) musika lehiaketa. 2002an egin zen lehen jaialdia eta urriaren 18koa bosgarrena izango da. Europako edozein hizkuntza gutxituetan aritzen diren bakarlari zein taldeek har dezakete parte eta maiatzaren 1a baino lehen aurkezteko eskatu dute. Antolatzaileek urriaren 18rako hamar-hamabi talde hautatuko dituzte finalerako. Eragileen nahia jaialdia Europako telebista publikoen bidez ahalik eta gehien hedatzea da, azken edizioa bost herrialdetan emititu zen, ez dakigu EITB tartean izan zen, baina ez litzateke txarra izango urrirako erne ibiltzea. Lau ediziotatik hiru samiek irabazi dituzte, eta 2006an Garik hartu zuen parte eta hamaikagarren geratu zen.

Azkenak
Euskara okupatu, marisolasteko

Urtez urte eta belaunaldiz belaunaldi hitzak aldatzen doaz, eta horiekin batera hitzen esanahia. Modu asko daude norbere burua izendatzeko: soropil, biziosa, marioker, ez-binario, maritxu, eta beste. Pertsona sexu-genero disidenteen beharrak asetzeko euskara zikintzeaz eta... [+]


Peio Ormazabal eta Beñat Aldalur
"Batasun estrategikoa lantzen ari gara Europako Alderdi Komunista sortzeko"

Joan den abenduan aurkeztu zuten Euskal Herriko Kontseilu Sozialista (EHKS), Euskal Herrian Mugimendu Sozialista egituratzea helburu duen alderdia. Europan Alderdi Komunista eratzea dute helburu eta iraultza sozialista gauzatzea. Peio Ormazabalek eta Beñat Aldalurrek EHKS... [+]


Joera kontrajarriak?

“Inoizko [EAEko] parlamenturik abertzaleena” vs. “Independentismoa minimo historikoetan dago”. Bi baieztapen horiek azken aldian entzuten ditugu, eta areagotu dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan apirilaren 21ean izandako hauteskundeen ondotik. Bi esaldi... [+]


Amador Fernández-Savater. Filosofia pirata
"Gure gizartean desira gutxi dago, eta obedientzia asko agindu neoliberalei"

Martxoaren amaieran Donostiara etorri zen Amador Fernández-Savater bere liburu berria aurkeztera: Capitalismo libidinal [Kapitalismo libidinala]. Bisita labur batek mami handia izan dezake. Madrilera itzuli aurretik elkarrizketatu genuen, harilkatuz politika,... [+]


Adimen artifizialaren esku utzi du palestinarren hilketa Israelek

Titularra irakurri eta baten batek pentsatuko du esajerazio bat dela, neurriz kanpoko orokortze bat egin duela kazetariak. Israelgo informazio zerbitzuetako sei langile ohien lekukotasunetan oinarrituriko 'Lavender': The AI machine directing Israel's bombing spree in... [+]


Eguneraketa berriak daude