Benetako ezkerra

  • Jai dugu EAEko ezkertiarrok! Ustez ezkerra den PS(O)Ek, gure hoberena nahi ei duenez, “euskal gatazka” deritzonari nolabaiteko irtenbidea emateko edo, herriaren gehiengoak gura duen justizian eta giza eskubideen errespetuan oinarritutako bakea bilatzeko, elkarrizketa-bidera jo beharrean, nahiago ohi du muturreko eskuin karpetobetonikoarekin lerratu eta errepresio basatiaren bidea erabili.
Imanol Alvarez
Imanol Alvarez, irakasleaIñigo Azkona
Ezker abertzale “ofiziala”k, nolabait esatearren, ezin izango du datozen hauteskundeotan gutxieneko baldintzetan parte hartu.

Ez dugu kezkatu behar, ordea; benetako ezkerra etorri da-eta gu guztiok hondamenditik salbatzera: “Benetako ezkerra ezin da isildu ETAren indarkeriaren aurrean ANVk edo EHAKk egiten duten bezala (besteen indarkeriaren aurrean hobe bai, agidanez) eta ezin ditu, ezta ere, ideiak ilegalizatu, PSOEk egiten duen bezala” esan du Javier Madrazo sailburuak. Ageri denez, EA aipatu ere ez du egiten. Ez dakit gutxietsi nahi duelako edo, besterik gabe, ez duelako ezkertzat hartzen.

Bere burua kontsekuentziaren paradigmatzat saldu nahi digun “benetako ezkerra”k, nahiz eta hitzez AHT, erraustegi eta abarren aurka dagoen, erakundeetan egotearen truke, ez du PNV bezalako eskuinarekin beharrezkoak diren itunak sinatzeko inolako arazorik izaten, baten bati harrigarri irudi balekioke ere.

Hiritar gehienek agian ezagutzen ez dituzten beste hainbat eremutan ere antzera aritu ohi da –modu harrigarrian esan nahi dut– “benetako ezkerra”. Adibide gisa, Etxebizitza eta Gizarte Arazoetako Sailaren esku dagoen Berdindu zerbitzua aipatuko dut. PPren ekimenez (1) –hau ere bada harrigarria, gero!– onartu zuen Legebiltzarrak: “Gay-lesbianei eta haien familia eta lagunei informazio, arreta eta aholkularitza bulego bat sortzea”(2). Madrazo jaunak zuzentzen duen sailak, antolatu zuen zerbitzua, baina ez, inondik inora, Legebiltzarrak agindu bezala, baizik eta bere laguntxoak berton jarrita. Aho batez onartutako testuak honela zioen: “... Zerbitzu hori kudeatzeko gay eta lesbianen eskubideen alde lanean ari diren irabazi-asmorik gabeko elkarte sozial eta kolektiboen esku-hartzea bultzatuko da. Era berean, zerbitzu horren funtzioak, helburuak, tamaina, egitura eta ezaugarriak diseinatzerakoan, elkarte haien iritziak jasoko dira”(2). Ez jatorrizko testua idatzi eta Legebiltzarrera helarazi zuen elkartea, ez beste gehienak, ez ziren ez deituak ezta kontsultatuak ere izan.

“Dena herriarentzat, baina herria gabe”. Horixe izan omen da betidanik eskuinaren leloa. Dirudienez, ezkerraren gero eta gustukoago ere badena.

(1) PPk aurkeztu zuen testua EHGAM elkarteak hainbat legealditan talde parlamentario guztiei bidalitako eskakizun-zerrendatik ia hitzez hitz hartua zen.

(2) 2000ko otsailaren 4ko Eusko Legebiltzarraren Bilkura Egunkaria.

Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude