Duela hiru urte kaleratu zuen Jon Gerediagak bere aurreneko poema liburua, Fitola balba, karpuki tui. Une txar batean sortua zen, depresio bat gainditu ondoren, eta nahiko iluna atera zitzaion. Guztiz bestelakoa da Jainkoa harrapatzeko tranpa izenekoa. Antza denez, azken urteotan hobe portatu da bizitza FTI-Antzerkiola Imaginarioaren sortzaile izandako egilearekin, eta bizitzari kantatzeko gogoa piztu zaio. Bizirik egotea da beretzat Jainkoa, Pamiela argitaletxearen bidez kaleratu den liburuaren hitzaurrean Anjel Zelaietak egin duen interpretazioan. Alde egiten duela dakien arren, bizitzaz ari da Jon Gerediaga; tartean borroka dagoelako, eta borroka horretan gizakia zoriontsua izan daitekeelako.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!