Cluster Jenerala?

  • Urte mordoa joan da ikus-entzunezko arloa industriatzat onartua izan zedin borrokan hasi ginetetik. Arloari abantailak ikusten genizkiolako azaldu genituen gure errebindikazioak, noski. Beharbada ez genekien oso ondo zein ziren errebindikazio zehatzak, baina garbi ikusten genuen kulturaren esparruari herri honetan ematen zaion eremutik harago joateko behar zirela behintzat, etnografiatik gertuago baigenbiltzan ekoizpen kulturaletik baino. Eta lortu, hori lortu zen behintzat.
Eneko Olasagasti
Eneko Olasagasti zinema ekoizleaInes Urrutia
Behinhola aukera zabaldu eta Ikusentzunezko Clusterra izango zenerako lehen bilerak deitu ziren Eusko Jaurlaritzaren Industria Sailaren eskutik, Bilboko empresa batek kudeatuta. Bitxia bada ere, Kultura Saila ez zen inoiz eta inondik ageri izan. Beste guztiak han ginen: herri honetako komunikazioaren monopoliokoetatik hasi eta produktora txikietakoetaraino. Ia denak esango nuke. Ez da alferrik izango esatea: zuzendaritza eta bere adarrak antolatzeko momentuan, txikiak, kontrakoa negoziatzen ibili baginen ere, kanpoan gelditu ginen. Esango dute denok dugula egoteko aukera, eta hala da, baina azkenean diruak erabakitzen du boto kopurua eta horrexek beste guztia. Sortze garai hartan gertatutakoak bultzatu zituen asko irtetera. Batzuek urte edo epe batez iraun genuen, gutxi batzuek hor diraute, nik esango nuke, alde egiteko une egokiaren zain. Baina tira, kontua da EIKEN (Ikusentzunezkoen Klusterra) hor dagoela, Industria Sailak aurrekontuaren zati inportante bat ipintzen duela eta enpresa nagusi diren gehienak (Vocento ez, esaterako) bere baitan bilduta (Euskaltel, EITB…). Zertarako ordea? Hortxe dago koska.

Esan zitzaigun enpresa txikiontzat onuragarria izango zela eta une honetan dudak ditut, baita handientzat izan ote den ere. Kontua da azken boladan elkarlanerako deiak zabaltzen ari direla ekoizleon elkartekideen inguruan, gure elkarteak, IBAIAk, Klusterrarekin bat egin dezan hainbat egitasmotan. Eta berriro ere galdera bera: zertarako?

Klusterra, berez, nazioarteko merkatuan leku bat irabazteko tresna da eta Euskal Herriko beste arlo batzutan arrakastatsu gertatu da. Baina eredu berdinak balio al du gure arloaren garapenerako? Agian ez. Nazioartean saltzeko zer saldu edukitzea ezinbestekoa da. Eta guk gurean ba al dugu horrelakorik? Kostata sortzen ditugu-eta guretzako moduko edukiak. Zer da nazioarteratu nahi duguna? Ez al dago Industria Sailak gure arloari laguntzeko beste modurik? Egon egongo da, seguru, baina ez dago horri denbora eskaintzen dion inor. Guk, txikiok, nahikoa dugu gure egunerokoa aurrera ateratzearekin, eta ez gara gutxi gainera. Handien arazoek ez dute gureekin zerikusirik, edo hala izatea espero dut, eta erakundeek, gehienetan, eredu finko eta itxiekin dihardute. Honetarako eta horretarako balio izan baldin badu hartarako ere balio beharko du. Guri, geure burua berezitzat daukagun herria izanik, zenbat eta zenbat kostatzen zaigun albokoa berezia dela onartzea. Zer egin behar du Klusterrak? Hori da oraindik erantzun gabe dugun galdera. Edo nire sentsazioa hori da behintzat.

Agian nahastu egin ditugu Kluster eta Custer eta gurea Jeneralaren portaera da, Zaldunen 7.a Indioen eremuan sartzea erabaki zuenean, aukerarik ez zegoela jakinda. New York-en euskal zinearen erakusketa bat antolatzearen parekoa egiten zait.

Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude