Joxerra Garziak Berrian esanak: "Euskararen aldeko kanpainak egiten dira, baina erakunde edo talde bakoitzak lau trago edan eta gero bururaturiko lau txorakeriatik abiatuta. Batek esaten dizu aire-aire euskarari, gero asmatzen dugu birus bat, gero euskarak behar zaitu... Anabasa da. Ditugun tresnak pattal erabiltzen ari gara, hezkuntza sistema, komunikabideak... Euskara saldu beharreko produktu bat da, komatxoen artean, eta horretarako koordinazioa behar da".
Anjel Lertxundik Hitz beste blogean esanak: "Sarasolak kotxe ematen du umeen kotxea esateko. Generikoegia izateaz gainera, Xuxenek gorriz markatzen du. Elhuyarrek ume-kotxe edo haur-kotxe aholkatzen ditu, baina Xuxeni ez zaizkio gustatzen. Gero eta finkatuagoa dugu hizkera-klase jakin bat (teorikoa, administratiboa, jasoa, formala, teknikoa…), eta, aldi berean, ez dakigu nola deitu eguneroko bizitzako gauza arruntenei… Hor daude hizkera afektiboak edo espresiboak dituzten ahuleziak ere… Euskara klase jaso batentzat soilik antolatzen ari ote garen: gero eta barneratuagoa dut kezka eta erdi konbikzio hori…".
Xabier Azanza Euskararen Nafar Institutuko zuzendari kudeatzaileak Diario de Noticiasen esanak: "Ikasleak, hizkuntzaren arabera, ikastetxeka banatzearekin ez nago ados. Gure helburuak izan behar du eredu eleanitzetara jotzea, gaztelania, euskara eta ingelesa edo beste hizkuntzaren bat menperatuko dituzten ikasleak izateko. Ez dut uste ikasleak banatu behar direnik; batzuk British-era, beste batzuk D eredura... Ikasle guztiei ahalik eta hizkuntz gaitasun osoena bermatu behar diegu".
Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.
Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena
Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.
Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.
Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki
Algortako Larrañazubi inguruan dago kanpalekua, eta Getxoko Udaltzainek hori husteari ekin diote ostegun goizean. Alkateak adierazi du han bizi ziren pertsonen "segurtasuna" bermatzeko eta "ingurune natural hori zaintzeko" desegin dutela. Getxoko EH Bilduren... [+]
Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.
Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.
Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]
Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]
Jose Ignacio Martinez Ortegak, OPA Herri Plataformako bozeramaileak, salatu du Eusko Jaurlaritzak “azkar” itxi nahi duela osasun mahaiko eztabaida.