Thrasharen eta deatharen sorkuntza puri-purian

  • Aby-Kem ::Azken guda

    Gaztelupeko Hotsak

    iraupena ::43’05’’

    prezioa ::12.60€

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Bergarako pantera beltzek oso gogor egiten dute lan, ia-ia entsegu lokalean bizi izan dira azken urteotan. Horren ondorioz, musika estilo anitzeko eskaintzaz osatutako Danbaka Debagoieneko Musika Lehiaketaren bigarren edizioko irabazleak izan ziren. 90eko hamarkadako thrash gogor eta oldarkorra berpiztu eta death-metalarekin janzten dute; emaitza, zer esanik ez, oso oso indartsua da. Diskoa “azken guda” bailitzan hartu dute eta konponketaz eta garapenez jositako kantu bukaezinez osatu. Hainbestekoa da sortu eta eman gura dutena. Zuzenean ere beste horrenbeste: talde trinko eta oldarkorra aurkituko duzue. Hitzetan gerren zergatia salatu eta mundu arabiarrari atxikimendua adierazten diote. Danbakak eta Gaztelupeko Hotsak-ek kaleratu dute elkarlanean diskoa.
Aby-Kem
«Konposatzerakoan izugarri kostatzen zaigu kantua bukatutzat ematea; asko disfrutatzen dugu»

Taldearen izena egiptoeraz da eta diskoan mundu arabiarrari keinu asko egiten dizkiozue.


Bata bestearen atzetik etorri da: lehenengo izena bururatu zitzaigun, eta nahiz eta doinu arabiarrak eta flamenkoa beti gustuko izan, hasieran ez genekien horiek lantzen. Gero guk lotu ditugu bi gauza horiek, bai hitzetan eta baita musikan ere. Hitzei dagokionez saiatu gara islatzen munduaren gaur egungo egoera, gerren zergatia… Hemen bizi garenok arabiarren egoeraren erantzule gara.

Askok diote thrasha 90eko hamarkadako soinua dela…


Musika egiterakoan ez gara oinarritzen gaur egungo taldeetan; atzerago jotzen dugu, nahiz eta gaur egungo ukitu batzuk gehitu. Dena dela, gu bizi-bizirik gaude.

Hastapenetan ez zenuten hain musika oldarkorra egiten.


Egia da. Lehen egiten genuen thrasha bestelakoa zen. Poliki-poliki, taldeak aurrera egin ahala, emaitzari indarra, amorrua… batu dizkiogu; eta hitzak ere oso gogorrak dira, salaketa egiten dugu. Errealitatea gero eta sakonago ezagutu ahala, gogortu egin gara. Hori da gorputzak eskatzen diguna.

Sinisten duzue musika lehiaketetan? Nolakoa izan da zuentzat Danbaka musika lehiaketan parte hartzea?


Danbakan parte hartzen bi alditan saiatu gara. Lehenengoan ez ginen sailkatu, baina bigarrenean irabazle izan ginen. Lehiaketak musikaren eta artearen aldekoak badira, hori bada helburua, sinisten dugu; eta Danbaka horrela ikusten dugu. Horri esker diskoa grabatu eta kaleratu dugu; baina zorte hori izan ez bagenu, guk aterako genuke.

Disko honetan zortzi eta bederatzi minututako kantuak grabatu dituzue, garapen eta konponketa handiekin. Sinpletasuna alboratu egiten duzue?


Sinpletasuna behar bezala eginez gero, ondo dago. Baina guk kantuak garatzen ditugun moduan odiseak bihurtzen dira. Konposatzerakoan izugarri kostatzen zaigu kantua bukatutzat ematea; asko disfrutatzen dugu.

Azkenak
NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


Hamabost migratzaile bizi ziren kanpaleku bat hustu du Getxoko Udalak

Algortako Larrañazubi inguruan dago kanpalekua, eta Getxoko Udaltzainek hori husteari ekin diote ostegun goizean. Alkateak adierazi du han bizi ziren pertsonen "segurtasuna" bermatzeko eta "ingurune natural hori zaintzeko" desegin dutela. Getxoko EH Bilduren... [+]


Zizurren ikasleak komun eta aldageletan grabatzen zituen irakasleak 180 urteko zigorra jaso dezake

Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.


Jaurlaritzak babestu du Jerusalemgo kolonoentzat CAF egiten ari den tranbia

Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.


Irungo ‘auzokide patruilen’ atzean, islamofobia, xenofobia eta erailketarako deiak

Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]


2025-06-20 | Gedar
Basauriko Sidenorrek 1.207 tona altzairu bidali dizkio arma-ekoizle sionista bati

Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.


Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


Osasungintzak guztiz publikoa izan behar duela exijitu du OPA Plataforma Herrikoiak

Jose Ignacio Martinez Ortegak, OPA Herri Plataformako bozeramaileak, salatu du  Eusko Jaurlaritzak “azkar” itxi nahi duela osasun mahaiko eztabaida.


Eguneraketa berriak daude