Biolinen mundua aldatzeko eragina

  • I.Biggi ::La fórmula Stradivarius

    Seix Barral

    orrialdeak ::406

    prezioa ::21.50€

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
I. Biggi idazlea Donostian jaio zen, 1965ean. EHUn Psikologia ikasketak egin zituen, baina benetan erakartzen duena Historia denez, horretan autodidakta da. Hari horri jarraituz idatzi zuen El Santuario (Seix Barral, 2005) nobela, eta ildo beretik doa duela gutxi argitaratutako La fórmula Stradivarius ere. Historia, erlijioa eta musika gai dituen polizia giroko eleberria da. Istorioaren oinarria Antonius Stradivariusek XVII. mendean sortutako biolinetatik esku trebeek atera dezaketen doinuetan dago. Munduaren etorkizunarentzat eragin apokaliptikoa izan dezake musika horrek. Antonius Stradivariusek bere garaian izan zuen enkargu berezitik hasiz, biolin horiek lapurtzeko helburuarekin XXI. mende hasieran Madrilen eta beste hainbat lekutan gertatzen diren hilketa izugarrien arrazoia azaltzen du nobelak.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude