Intelektuala telebistari begira

  • Telebista intimitatean. Bidaia antolatua izan arren, eguna nork bere aldetik pasatu genuen Kopenhagen, izan Christianian barrena, izan Hans Christian Andersen bizi izandako etxeen peskizan, edota NyHavn kai aldeko kafe etxeetako terrazetan, berogailuen goxotasunera, bezeroentzako prest zeuzkaten tapaki laukidun koloretsuak magalean zabaldurik.
Patxi Zubizarreta
Patxi Zubizarreta idazleaZaldi Ero
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Baina hain zuzen ere bidaia antolatua zelako, bidaiari guztiok gaua hotel berean eman genuen. Gelara erretiraturik, kasik automatikoki, sofan luze-luze etzan, aldagailua hartu, eta Danimarkako telebista kateen ikusmiran hasi ginen: beti da hezigarria besteren bizimoldeen berri izatea, esate batera, ikusi ahal izatea filmak urruti horietan bertsio originalean eskaintzen dituztela –asko jota, danierazko azpitituluekin–; aldiz, ordu txikietako film pornoetan ez zegoen eskandinaviarren artean halako joera edo postura bereziturik –ezta azpitituluen beharrik ere…–. Eta bidaia antolatua zelako, eta biharamunean Oslorako autobusa hartu behar genuelako, goizean denok jaitsi ginen jantokira gosari legea egitera, eta orduan zabaldu zen hotsa: film pornoak ikusiak zituztenek harrera gelatik igaro beharra zeukaten extra hori ordaintzera, eta orduan, irri fir-fira maleziatsua ezpainetan eta kezka poltsikoetan, aho ttikiarekin edo agerian, onartu behar izan genuen denok ala denok ere aritu ginela, aritu, film pornoak ikusten. Autobus gidaria, baina, berandu jaitsi zen eta albisteak begiak arranpalo utzi zuen: gaua lokartu ezinik igaro zuela, denbora pasa telebista piztu zuela…, eta, gainera, ze arraio!, film bakarra eman zutela gau osoan zehar, errepika eta errepika. Gidariak hoteleko arduradunei gure kexua azaldu eta, akaberan, inortxok ere ordaindu beharrik ez izatea lortu zuen. “Zuk bakarrik ordaindu behar duzu”, adierazi zion gidariari irriz karkailaka.

Eta pornoa izan, zaborra izan, edo programa hezigarriak izan, argi dago etxe gehienetan usadio bera nagusitzen dela iluntzero (inkestek, bestalde, ezin argiago erakusten dute zeintzuk diren programarik ikusienak gurean, bihotz ustezkoak alegia). Euskal Herriko errealitatea gogorra omen, eta gordina, eta ihesbidea behar, antza. Kanpoeder halakook, ahobeteka aldarrikatzen ditugu irakurketaren onurak eta bat egiten dugu –batik bat– idazleren batek adierazten duenean telebista gaur egungo zinezko arerioa dela eta, hura garaitu edo porrokatu ezean, literaturarenak egin duela. Alabaina, etxeko intimitatean, nekea dela, irakurgai egokia falta dela, aukeran, telebistaren aldagailua hartzea nahiago. Benedettiren Amodio bat ipuin hiperlabur hartan bezala, harrikoa egin bitartean edo zereginak amaitu bitartean, egongelan uzten dugu haurra, pantailari begirik kendu gabe, pantailari atxikia. Eta gero haur hori bera da, gazte delarik, eskolan xalo aitortzen duena nahiago duela liburu oso bat koadernoan, baina telebistaren aurrean, idatzi, hitzez hitz, lerroz lerro osorik idatzi ere, hura irakurri baino. C´est la vie.

Azkartasuna berehalakotasuna. Aldagailua erabiltzeko hiru molde bereiz omen daitezke: “zappinga”, hau da, iragarkien tartean gainerako kateak gainbegiratzea; “flippinga”, produktoreak gehien beldurtzen dituena, eta programa ikusi bitartean katea aldatzean datzana; eta “grazzinga”, hau da, aldi berean programa pare bat jarraitzea. Hortik segitzen da, aldagailua molde batean edo bestean erabili arren, edonola ere azkartasuna dela nagusi. Edukiak eta istorioak bazter utzirik, azkartasun hori marrazki bizidunetatik beretik edaten dute haurrek –eta zarata: zergatik ote dira haurrentzako saioak hain zalapartatsuak?–; horrekin batera, dena hain azkar gertatzearen poderioz eta programak adinka sailkatu gabe egotearen eraginez –eta haurrak salan aparkaturik jarraitzen duenez–, oso litekeena da haurrak ongi pasatzea filmean edo marrazkietan zer pasatu den ongi ulertu gabe, hau da, ezer askorik ulertu gabe ere saioari dibertigarri iriztea, eta jokamolde hori bere bizimoldera zabaltzea, hau da, eskolan –eta bizitzan zehar– dena azkar eta ongi ulertu gabe bizitzera ohitzea. Eta hona galderetako bat: haur denboratik beretik dena hain azkar pasatzera ohiturik, arreta biltzeko ezintasunarekin, nola egin erakargarri itxuraz hain pasiboa eta pausatua den irakurketa? Nola ulertu ahalegin berezia eskatzen duten testuak? Azkartasuna, berehalakotasuna… Zentzu honetan, Milan Kunderak “Matematika existentziala” aipatzen du, eta honela azaltzen: zenbat eta azkarrago bizi, orduan eta gehiago ahanzten ditugu, dela iragana, dela tradizioa, eta unearen kontsumitzaile huts bilakatzen gara, unean unekoarena.

Errealitate telebisatua
. Azkartasunarekin batera, errealitateari buruzko halako ikuspegi lausoa sortzea ere gerta daiteke. Espainiako La bola de cristal haur programa ospetsuaren gidoilari izan zen Santiago Alba Ricok, argitaratu berria duen Leer con niños liburua dela eta, honela dio: “Arriskua errealitatea serio ez hartzean datza, eta dena denbora pasa huts bihurtzean, hala nola teleberri batean Abu Ghraibeko torturetatik Cibeles Pasarelara bereizketarik egin gabe igarotzen garenean”. Bere analisian, bestalde, gidoilari ohiak gaineratzen du errealista dela eta halako programa “subertsiborik” nekez emititu litekeela gaur egun. “Trantsizioko lehen urteetan behin-behineko demokrazia alditxo bat bizi izan genuen, baina hori PSOEk Espainia NATOn sartzean amaitu zen”.

Telebistari buruzko halako irakurketa politikoa egiten amaitu dudanez, gogora datozkit kazetaritza zinezko bizibide egin zuen Ryszard Kapuscinski, eta haren gogoeta: “Zer bonbardatzen ote dute NATOko hegazkinek Jugoslavian? Telebistako instalazioak. Horra beste froga bat boterea parlamentutik eta gobernuetatik telebista eraikinetara lekualdatu dela erakusteko”.
Argi dago, onerako zein txarrerako, intelektualak arreta handiz erreparatu behar diola gure gizartea ongien ezaugarritzen eta islatzen duen telebistari. Baina Benedettiren ipuineko haurra ere etorri zait gogora, oraindik salan baitago Osvaldo errukarria, eta haren ama ere azkenean oroitu denez, egongelara tximistotsean joan eta hantxe topatu du ttikia, esna, begiak iragarkietatik baztertu gabe, eta amaren ohera joateko gomendioari haurraren eskaria gailendu zaio: telebistan lehenago agertu den emakumeak “laztana” esan bide dio, eta haren zain dago orain Osvaldo, xalo, alai, itxaropentsu, berriro ere “laztana” noiz esango ote dion.

Azkenak
NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


Hamabost migratzaile bizi ziren kanpaleku bat hustu du Getxoko Udalak

Algortako Larrañazubi inguruan dago kanpalekua, eta Getxoko Udaltzainek hori husteari ekin diote ostegun goizean. Alkateak adierazi du han bizi ziren pertsonen "segurtasuna" bermatzeko eta "ingurune natural hori zaintzeko" desegin dutela. Getxoko EH Bilduren... [+]


Zizurren ikasleak komun eta aldageletan grabatzen zituen irakasleak 180 urteko zigorra jaso dezake

Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.


Jaurlaritzak babestu du Jerusalemgo kolonoentzat CAF egiten ari den tranbia

Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.


Irungo ‘auzokide patruilen’ atzean, islamofobia, xenofobia eta erailketarako deiak

Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]


2025-06-20 | Gedar
Basauriko Sidenorrek 1.207 tona altzairu bidali dizkio arma-ekoizle sionista bati

Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.


Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


Osasungintzak guztiz publikoa izan behar duela exijitu du OPA Plataforma Herrikoiak

Jose Ignacio Martinez Ortegak, OPA Herri Plataformako bozeramaileak, salatu du  Eusko Jaurlaritzak “azkar” itxi nahi duela osasun mahaiko eztabaida.


Eguneraketa berriak daude