Bai baina…

  • Euskaldunok beti daukagu edozein ekintzaren aurrean “bainaren” bat. Ia behin ere ez dago ekintzarik positiboa gailenduko denik. Gero bai, arrazoitzen hasitakoan: “Hi, baino hau eta hura eta… gainera izan zen giroa eta…” orduan bai hasten gara: “Bai, bai, oso ona eta maila ere harrigarria eta…”. Orduan azaltzen da positiboa baina lehenengo ia beti iluna, ezkorra, akats ñimiñoena, laprastera iristear egon zen irristada izan zitekeen hura… Horrelakoa da gure bizitza. Urteak eta mendeak menpean daramatzagulako, genetikoki horrelakoak bihurtu ote gara? Ezin al ditugu gauzak alde baikorrenetik baloratu hasieratik? Botila beti erdi hutsik al dago gurean?
Iñaki Murua
Iñaki MuruaDani Blanco
Adibidez GPuntua dela eta, Ilunbeko saioaz, nik ikusi nuena hau izan zen: Antolaketan sekulako jendetza, musu-truk, borondatezko lanean, aurreko saioetan kantuan aritu zirenak, orduan, petoa jantzi eta beste batzuen saioa antolatzen laguntzen. Antolaketa arduraduna(k) estu, larri, bukatzeko gogoz, xehaturik gurpil ero honek sortzen duen etenik gabeko buruko minarekin baina pozik emaitzari beha; epaileak urduri, kantuan aritu behar balute bezalatsu, eta “bertsoa ezin dela ondo epaitu jabeturik” bezala, bakoitzak bere gustuak dituela eta ondorengo egunetan dezenteak entzun beharko dituztela pentsatuz; gai jartzaileak diximuluan pasa zitzaizkidan, ezkutuan lana eginda eta zortzikoteak eurek jarritako gaiak ea ontzen zituen desio isilean egongo ziren jendartean edo, haietako batzuk ere, petoa jantzita lan berrian buru belarri; hedabideen ahalegina ikusi eta irakurri nuen. Informazio, irudi, iritzi… egoki sailkatua eta egunero ez bezalako presentzia bertsolaritzak, beren altzoan. Gainera kazetariak, kritikoak… hantxe, azala eta mamia berezi nahian…; eta jendetza! Izugarria! Erantzuna mundiala. Lana egiteak merezi duela argi utzi zuen zaletuak. Baina hor ere hasten gara “bai baina zenbat benetako zale? Eta hooliganak? Eta komunerako ibiliak? Eta…”.

Nik uste, euskarazko ekitaldi batean jendetza biltzeak, euskaldun garen denok pozten gaituela, alaitasun kolektiboa sentitzen dugula eta are gehiago, zaletuek eta ez hain zaletuek erakutsi ziguten “egoten jakiten”. Bikain portatu zineten, bejondeizuela! Batzuk ez duzuela ohiturarik horrelako saioetara joateko? Laster harrapatu zenuten, hala ere, hango martxaren klabea! Bertsozaletzeko lehen urratsa baldin bazen, ongi etorri arroila berrira.

Mundiala izan zen eta ez dut inolako erreparorik esateko. Munduan ulertu ezinezkoa izan baitzen. Leku guztietan ari dira saioak laburtzen, adibidez saskibaloian lau zati edo denbora jartzen eta gu, etenik gabeko lau orduko saioa burutzen, oraintxe isiltasuna onartuz, oraintxe txalo zaparrada. Espektakulua baldin bada, berezia da, beste alorretan egiten ausartzen ez direna eta, geurea da, geuretzat eta geuk egina! Harro egon behar genuke, harrotasunez beterik, ez harrokeriaz. Lorpenak ospatzeko garaia da. Ez dut uste exajeratzen ari naizenik, gertatua irakurtzen baizik, izan ere, dena ilun ikusteak eragin oso ezkorra baitu antolaketan eta lanerako garaian. Gauzei beren alde positiboa bere garaian ez badiegu aurkitzen eta ez badugu gozatzen, zerk emango digu indarra hurrengoak antolatzeko?

Denborak ematen digun perspektibaren arabera, kritika positiboa egiteko aukera ere iritsiko da, iritsi behar du. Eta bakoitzak gure esparruan egin beharko dugu: sonorizazioan, aurkezpenean, gai-jartzen, epaitzen, publizitatean, emaitzetan, helburuetan… Baina orain goza dezagun, hau baita gozamenerako ordua, eta gero gerokoak. Geure burua torturatzen aritu gabe ere, badaukagu zeinek torturatua, ezta?

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude