Minbizidun umeen obuluak izoztu dituzte

  • Minbiziak jotako bost neskaren obuluak izoztu dituzte Jerusalengo erietxe batean, etorkizunean neska horiek haurrak izan ditzaten. Teknika berri horrek kimioterapia tratamenduek eragiten dituzten antzutasun arazoak konpontzeko balioko duela uste dute sendagileek. Dena den, oraindik ere hainbat urte itxaron beharko da obulu horiek haurdunaldia sortuko ote duten ala ez jakiteko. Israeldar zientzialariek, bederen, obuluak modu artifizialean hazi eta helduko direla uste dute.
Ugalkortasunari buruzko Europar Konferentzian israeldar talde batek aurkeztu zuen saiakuntza biomediko arrakastatsua. Jerusalengo Hadassah Unibertsitate Ospitaleko Ariel Revel doktoreak aitortu zuenez, helburua oso argi daukate: kimioterapia edota erradioterapia tratamendua hartu beharra duten neskato horiek, etorkizunean, ama izan daitezen bideak erraztea.

Bost urteko neskatoak dira minbiziak jotakoak. Orain arte pentsatzen zen adin horretako nesken obuluak heldugabeegiak izango zirela gorputzetik kanpora ateratzeko. Emakume helduetan, berriz, nahiko praktika zabaldua da hori gaur egun.

Gaztetxoen kasuan, obuluen azaleko ehun finena izozten saiatu dira, urte batzuen buruan berriro transplantatzeko. Baina adituen esanetan, sarri, azal hori hondatu egiten da hotzarekin. Obulutegiko folikuluetatik, hau da, beraien kokapen naturaletik hartutako obuluak kendu eta izozteak, berriz, etorkizunean arrakasta izateko aukera gehiago eskaintzen duela azaldu dute adituek.

Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude