«Nazionalistak hemen espainolak dira, gu bertakoak gara»

  • Berastegi (Gipuzkoa); 1945. Ekonomian katedraduna EHUn. Munduko hainbat unibertsitatetan ikasi eta irakatsi du. Bidaiari porrokatua: Lyongo eta Vancouverreko kongresuetan izan zen iaz, eta Sevillara joanen da aurten. Kooperatibazalea, euskaltzalea – Barandiaran Lizeoko lehendakaria– eta ezker abertzaleko kidea: LAIA eta HBren inguruan aritua. Martuteneko espetxean izan zen frankismoan. Aralar alderdia du begiko gaur egun. EHUko Aurrera taldeak kaleratutako Defendiendo país (Erein) liburuaren zioz mintzatu gara. Politikaz, unibertsitateaz eta ekonomiaz jardun dugu luze eta zabal.
Baleren Bakaikoa
Baleren Bakaikoa ekonomilariaMaddi Soroa
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Euskal gizarteak bere etorkizuna erabakitzeko eskubidearen alde eta ETAren jardueraren aurka. Horiek dira Baleren Bakaikoaren premisa politiko garrantzizkoenak: “Jakina ez nator bat Ibarretxek AHTren alde dituen argudioekin, adibidez. Baina subiranotasunean aurrera egiteko bere bitartez irekitako bidea besterik ez dago. Indarrak bildu eta gure buruaren jabe izanda hobe biziko garenaz konbentzitu behar dugu jendea. Gizarte hedonista da gurea. Ekonomia modernoa, garatua eta orekatua eraiki behar dugu, baina adreiluz eta burdinez bete gabe. Txikia da gure lurraldea” esan digu.
EHU eta pentsamendua oro har izan ditugu solasaldiaren abiapuntu.

Belaunaldi berriak oso ondo prestatuta omen datoz EHUtik.


Bai, baina beren balioa ondo aprobetxatu gabe ari dira. Ez daukate lanpostu finkorik, ez unibertsitatean ez kanpo. Unibertsitatean norbait zara botere pixka bat duzun bitartean. Unibertsitatean nahiz gizartean lekua izan nahi baduzu, fideltasunak bilatu behar dituzu, eta fideltasuna askatasunaren kontrakoa da. Pentsamendu arloan ere halako zerbait gertatzen da. Pentsamendua beste inoren menpe jartzen baduzu fideltasun horrek zu promozionatzea ahalbidetzen du, baina askatasunez mugatuta. Unibertsitateko akats handiena hori da, aurrera egiteko beste batzuen itzalpean egin behar duzu lan. Modu traketsa da gizartera zerbait duin ekartzeko. Ez da gure unibertsitatean bakarrik gertatzen, noski.

Unibertsitatea izan da pentsamenduaren habia. Orain hedabideek kontrolatzen dute “pentsamendua” nagusiki.


Eta belaunaldi berriek zerbait izan nahi badute, hedabideen menpe aritu behar dute hainbat urtetan. Hedabideetan ez bazaude ondo kokatuta ez zara inor, ez zara existitzen. Izugarrizko indarra daukate. Aurrera taldea osatzen dugunok unibertsitatean geunden, baina ez bageunde bezala ari ginen. Antolatu ginen eta bidea landu dugu. Zirrikitu txiki bat ireki dugu iritzia sortzen duten hedabide handietan.

Defendiendo país liburuaren egileetako bat zara. Azaldu iezaguzu berau.


Hainbat irakasle EHUko irudia erabat itxuraldatuta zegoela konturatu ginen. Erdal prentsa nagusia irakurtzen duen jendearengana iristeko konpromisoa hartu genuen, gehiengoak irakurtzen duen prentsara: Diario Vasco eta El Correora, besteak beste. El Paísek nolabaiteko betoa jarri digu, ordea. Ohargarria! Liburua azken bost urteotan idatzitako artikuluez osatuta dago. Bere bidez euskal herritarrak ohartarazi nahi ditugu –Ermuko Foroa edo Profesores por la Libertad ekimenaz gain– unibertsitatean badagoela gehiengo bat, euskaltzalea, Euskal Herriko auziari irtenbidea eman nahi diona Euskal Herritik.

Euskal nazionalismoan “argi gorriak” antzeman dituzue egileek nonbait. Zein da zure iritzia?


EAJk hogeita bost urte darama EAEko agintean eta denetarik dago, noski. Oportunistak boterean sartzeko prest daude betiere. Irungo Ogasun afera adibide bat besterik ez da. Jon Jauregiren inguruan gertatu zena ere ezin dugu onartu herritarrok. Nik ez dut Jon Jauregi akusatu nahi, baina agintariek iruzurren susmorik txikiena argitu behar dute eta areago diru kontuetan. Guztiok aitorpena egiten dugu Ogasunean eta politikari batek are argiago. Ogasunaren buruaren aitorpenak garden-gardena izan behar du. Horretan tolerantzia zero behar da. Abertzaleon jarduna sendotu nahi bada, iruzurren susmo txikiena uxatu beharra dago.


Aurrera taldea nazionalista edo baskistatzat joa da. Termino horiek ez dute abegi guztiz ona, antza.


Nazionalismoari atxikia ez izan arren bada jende bat –Eusko Ikaskuntzaren inguruan, esaterako– bere inguruan biltzeko modukoa. Herri hau eraikitzeko sektore hauek kontuan hartu behar dira. Nazionalismo hitzak estigma moduko bat du, gainditu behar duguna. Nazionalistak hemen espainolak dira, gu bertakoak gara. Baskista hitza berriz, politikoki definitzea zaila da. Euskaraz euskaltzaleak gara, politikoki eusko zaleak akaso.

Itunaren kultura landu beharra ageri da liburuan. Nola ikusten dituzu politika eta gizartea?


Desmotibazioa arazo larria da. Jendea ez da masiboki mugitzen, muturreko egoeran ez bada: Egunkariaren itxieran, kasu. Azken hogeita hamar urteotan hainbeste mobilizazio izanda, baliabide hori agortu da. Gizartearen ekimena ahul ikusten dut. Politikan berriz EAJk gehiengo osoa balu bezala funtzionatzen du EAEn. Gehiengoa badu baina ez osoa. Hitzartzen ikasi behar du. Ahulezia hori orain gutxi ikusi dugu Sozietatearen Gaineko Zergan. Bizkaia eta Araban gauza bat atera da eta Gipuzkoan beste bat. Erridikulua da. Zergen gainean hori gertatzeak hitzarmenerako gaitasun eskasa ageri du, gerrikorik eza agertu du EAJk.

Arabako Foru AldundianPP gobernuburu zela gertatu ez zena. Bitxia, ezta?


Bai. Baina zergatik? Gehiengorik ez dagoelako. Eta EAJk gehiengoa balu bezala jokatzen du.

Nola ikusten duzu EAEko zerga sistema oro har?


Gure zerga sistema nahiko osatua da eta aukera ematen digu sistema aurrerakoiagoa gauzatzeko. ELAk sistema atzerakoia dela dio, hori kritikatzen du, eta hala da. Baina hori gertatzen da indar politikoen korrelazioa desegokia delako. Kontzertu Ekonomikoaren ituna ona da, baina ez da nahiko garatu aurrerakoiagoa bihurtzeko, indar korrelazioak ez du aukera hori ahalbidetu. Indar politikoen korrelazioak baldintzatzen du gure zerga sistema.

UEUren eskutik argitaratu duzun EAEko Ekonomia Ituna eta Nafarroako Ekonomia Hitzarmena liburuan Nafarroako Hitzarmenak lege-babes handiagoa duela diozu. Argitu hori.


Nafarroako Itun ekonomikoaren oinarrian legeak daude. Nafarroan Legebiltzarrak garatzen du Ituna. Hitzarmenak lege kategoria dauka. EAEn berriz Gasteizko Legebiltzarrak dauka lege kategoria, bertatik ateratzen da lehen testua eta ez lurraldez lurraldeko Batzar Nagusietatik. EAEkoak arau foralak dira, ez legeak.

EAEkoa arau izanda, edozein enpresarik errekurtsoa aurkezten duela diozu.


Eta trabatu ere nolabait. Adibidez, Errioxako Enpresarien Elkargoak helegitea jarri dio EAEko Sozietatearen Gaineko Zergari. Lege balitz ez litzateke hori gertatuko. Hori konpontzeko eta arauak lege izaera izan dezan Gasteizko Legebiltzarra formularen bat aztertzen ari da. Liburuan Armonizazio eta Koordinazio fiskalaren legea aztertu dugu. Agian egin dugun legearen azterketari buruzko ekarpena aplikatu daiteke. Hala ere, Eusko Legebiltzarraren osaketa dena da, koska indar politikoen korrelazioa aldatzea da.

Testuinguru honetan nola ikusten duzu Ipar Euskal Herriko ekonomia?


Munduko nahiz Europako ekonomia eskualdeka [erregioetan] ari da antolatzen. Frantziakoa Parisko eskualdean edota Lyongoan. Ipar Euskal Herriak logikoki Hego Euskal Herrikoarekin batera garatu beharko luke. Baina paradoxikoa ere bada, duela hamabi bat urte Ucin siderurgia enpresa Baionara eraman zutenean, hainbaten kexua entzun zen. Euskal Herria proiektu soziopolitiko ekonomiko bezala hartzen dugu bai ala ez? Nik konfiantza daukat, hala ere. EHUn ikasle gazteak tesiak garatzen ari dira tokian tokiko garapena bultzatzeko. Esperientzia eta formula kooperatiboak badaude halaber.

“Euskal Banku Publikoaren proiektua itxura egiteko besterik ez da” esan zenuen aspaldi Argian.


18 urte joan dira harrezkero... Euskal Herriko Nazio Estatutuaren agirian Euskal Banku Publiko Zentrala landu zuen Herri Batasunak (HB). Ekonomia atalaren ponentzian aritu nintzen lanean ni neroni. Benetako bankua garatzeko bitartekoak landu genituen, hemengo inbertsio estrategikoak bideratuko zituztenak. Egitasmo hori gauzatzen ez den bitartean ez dago ezer egiterik. EAEko hiru Kutxen batzea ere aipatzen zen ponentzian.

Hiru kutxen batzeaz artikulu bat dago Defendiendo país liburuan.


Aurrera taldekideek goitik behera defendatu dugu ekimen hori. PSOEren beldur politikoarengatik ez da gauzatu, ordea. PSOEri ez zaiola Euskadi interesatzen ageri da, bost axola zaio Euskal Herria.

Ibarretxe Planaren bidean sortu daiteke Euskal Banku Publikoa?


Pauso batzuk eman litezke. Baina, erabakitzeko eskubidearen aldeko ekimena garatzeko eta indar politikoa metatzeko gizartea konbentzitu behar dugu, hobekiago biziko garela erakutsi behar zaio. Hori egiten ez dugun bitartean, Euskal Banku Publikoarena kea saltzea da.

Azkenak
“Gaza militarki okupatzeko plana berehala gelditu behar du Netanyahuk”, esan du nazioarteak

Ostiral goizeko albisteak erreakzio ugari piztu ditu Israelen zein nazioartean. Aurka agertu dira Israelgo bahituen familiak eta NBE. Alemaniak, Israelen aliatu tradizionalak, armak saltzeari utziko diola jakinarazi du.


Pazienteek 25 egun itxaron behar dituzte, batez beste, Osasun Mentaleko Zentruetan arta jasotzeko

25,6 eguneko batez besteko itxaron zerrendak daude Osakidetzako Osasun Mentaleko Zentruetan. Larrialdi kasuetan, aldiz, 24 eta 72 ordu arteko itxaronaldiak daude. 


Non dago Maider?

Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]


Oñatiko egoitza batera mugituko dituzte Donostian kale egoeran bizi ziren migratzaile maliarrak

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak Oñatiko Arantzazu egoitza eskaini dute maliar migratzaileentzat. Bertan geldituko dira Espainiako Gobernuak haien asilo eskariak ebazten dituen bitartean.


“Intentsitate altuko” bi sexu eraso salatu ditu Gasteizko Mugimendu Feministak ostegun gauean

Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak. 


Gaza Hiria okupatzeko plana onartu du Israelgo Segurtasun Kontseiluak

Ostiral goizaldean eman du erabakiaren berri Israelgo Gobernuak, hamar orduz luzatu den bilera baten ondoren. Dena den, okupazioa gauzatzeko, gobernu osoaren baiezkoa behar du Netanyahuk: igandean izan daiteke bilera. Segurtasun Kontseiluak, halaber, mugak jarri dizkio... [+]


Oholtza denontzat?
Feminista izango da, edo ez da izango

Sorkuntzarako, gozamenerako eta aldarrikapenerako espazio moduan dute oholtza musikari askok, baina bere ingurumarietan katramilatzen dira sarri, eta espazio "bortitz" bihurtzen da hegemonikoak ez diren gorputz askorentzat. Presio estetikoa, egiteko modu deserosoak,... [+]


2025-08-08 | ARGIA
GOMENDIOAK | Sei liburu uda honetarako

Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde

Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]


Errusiak baieztatu du Putin eta Trump datozen egunetan bilduko direla

Joan den astean Trumpek ohartarazi zion Putini hamar eguneko epean Ukrainarekin su-eten akordio bat sinatu ezean, zigor ekonomikoak ezarriko dizkiola. Zelenskik sare sozialetan adierazi du ezinbestekoa dela Errusiako presidentearekin bildu aurretik lehenbizi su-etena... [+]


Boubacar Diouf: “‘Manteroa’ izatea ez da delitua; bakean bizi nahi dugu, diskriminaziorik gabe”

Manteroekin Bat plataformak eta Mbolo Moye Doole elkarteak elkarretaratzea egin zuten astelehenean Bilbon, azken asteetan poliziak manteroen aurka eginiko eraso "arrazistak" salatzeko. Izan ere, Boubacar Diouf kale saltzailearen arabera, poliziaren jazarpena... [+]


Nafarroako suteak nekazaritzako makina batek sortu zituela baieztatu du gobernuak

338 hektarea erre ditu astearteko suteak. Nekazarien sindikatuak haserre agertu dira Nafarroako Gobernuak suteak saihesteko ezarritako murrizketekin. Asteazkenean beste sute bat piztu da Artaxoa eta Añorbe artean, baina hura ere kontrolpean dute suhiltzaileek.


ChatGPT psikologo bezala erabiltzearen arriskuez mintzatu da Mireia Centeno Gutierrez psikologo eta psikopedagogoa

Ohartarazi du ChatGPT lanketa emozional “sakonak” egiteko erabiltzea “arriskutsua” izan daitekeela ez duelako erabiltzailearen testuingurua ezagutzen eta “gehiago biktimizatu” dezakeelako.


Heriotza txikiak

Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]


Miren Agur Meabe
“Zalantza askorekin idatzitako liburua da, baina zalantzek bultzatzen gaituzte aurrera”

Apirilean argitaratu zuen Amorante frantsesa (Susa) Miren Agur Meabek (Lekeitio, 1962). Thriller ukitua du poemen bidez idatzitako nobela deigarriak eta, istorioa fikziozkoa den arren, badu idazlearen aurreko lanak markatu dituen kutsu autobiografikoaren arrastorik. Hortaz,... [+]


‘Stabat mater’ borobila

Zer: Orquesta de la Comunitat Valenciana. 

Zuzendaria: Mark Elder. Donostiako Orfeoia. 

Zuzendaria: José Antonio Sáinz Alfaro.

Bakarlariak: Federica Lombardi (sopranoa), Paula Murrihy (mezzoa), Xabier Anduaga (tenorea), Will... [+]


Eguneraketa berriak daude