Xabier Silveiraren aurreneko nobela

  • Xabier Silveira ::A las ocho en el Bule

    Txalaparta

    orrialdeak ::140

    prezioa ::14€

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Gaztelaniaz idatzi du Xabier Silveira bertsolariak bere aurreneko nobela. 1990eko hamarkadan Euskal Herrian izandako kale borrokaren fenomenoaren gainean osatutako 140 orrialdeko eleberria da A las ocho en el Bule. Liburua gertakari horietan oinarrituta dagoen arren, protagonistak lagunekin, drogarekin eta sexuarekin dituen gorabeherak ere azaltzen dira narrazioan. Liburuan agertzen denarekin erabat ados egon ala guztiz kontra, irakurketa etengabe aurrera eramatera bultzatzen duen liburu horietakoa dela esan daiteke. Nolanahi ere, agertzen duena fikzioa dela azpimarratzen ahalegindu da Xabier Silveira, aipatzen dituen lekuak, kaleak eta nola ez protagonisten izenak errealitatearekin zerikusik batere ez dutela, alegia.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!