Agure baten izuaz urrikaldu zen mutikoa

  • Patrick Süskind::Sommer jaunaren istorioa

    Erein

    orrialdeak ::110

    prezioa ::13€

Miren Lourdes Oñederrak xarma handiz euskaratu du Patrick Süskinden Sommer jaunaren istorioa. Protagonista bi ditu liburuak: mutiko garaian bizi izan zituen gorabehera ezti-mikatzak kontatzen dituena bata, eta gaixotasun baten ondorioz goizean goizetik gaua ondo ilundu arteraino kaletik ibili besterik egiten ez duen agurea. Inork ez du haren berri, baina kontakizuneko haurrak laster jakingo du gizonak klaustrofobia daukala. Sekula ez du gizon hura maitatuko, beldurra ere badio, apika; baina hala ere Sommer jauna errespetatu egingo du, batez ere agurea bere bizitzako erabakirik garrantzitsuena hartzera doanean.

Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude