Dekretuz edo dekretazoa

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Azken uneko aldaketarik ezean, Gipuzkoako Foru Aldundiko EAJk asko murriztutako sozietate eta enpresen zerga dekretatuko du inposaketaz, Lakuako Gobernuaren bedeinkapenarekin eta enpresaburuen babesarekin eta laguntzarekin. Zerga %32,6tik %28ra jaitsiko da erabaki horri esker. Batzar Orokorretan %30era jaistea adostu zen, beraz, erabakia Gipuzkoako hiritarren gehiengoaren aurka hartutakoa da. EAJk eta Lakuako Gobernuak gehiengoaren defendatzaile direla diote, hiritarren erabakien defendatzaile. Bada oraingoan gehiengoak eta hiritarrak errespetatzeko modu lotsagarria erakusten ari dira. Horrela saiatu ziren garai batean Lemoizko zentral nuklearra ezartzen, lortu zuten Boroako zentral termikoa ipintzea eta egun AHT nahi dute. Orain Gipuzkoan, dekretuz ezarri nahi duten sozietateen zerga bezala. Horrela ulertzen al dute gehiengoekiko errespetua eta euskal hiritarren erabakia kontuan hartzea? Estatu Espainiarrak Konstituzioa bezalako erabakiak ezartzen dizkio Euskal Herriari; ez du euskal hiritarren nahia errespetatzen eta Ibarretxe Plana eta EAEko Parlamentua baztertzen ditu. Egoera horien aurrean kexu dira EAJ eta Lakuako Gobernua, baina zertaz kexatzen dira? Gipuzkoan sozietateen zerga ezarrita, lehenago Boroako zentral termikoarekin eta orain AHTrekin bezala, bi erakundeok Madrilek bezala jokatu dute euskal hiritarrekin.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!