XXI.eko faxismoari aurre egiteko ezker jasangarria

  • Klimaren beroketaz eta energiaren krisiaz komunikabideetatik hedatzen diren mezu katastrofisten eta herritarren eguneroko errutinen artean sekulako leizea dago. Gutxitan irakurtzen dira biak uztartuko dituzten diskurtso politikoak. Horietako bat da Jorge Riechmann-ek darabilena.

Jorge Riechmann madrildarra gauza asko da aldi berean bere 45 urteetan. Poesian gaztelaniaz egin dituen lanek izena eman diote. Argitaratutako itzulpenek ere bai. Matematiketan lizentziatu ondoren, filosofia ikasi zuen UNED bidez, gero literatura alemana. Zientzia politikoetan doktore da, Alemaniako Berdeez eginik tesia. Bartzelonako unibertsitatean irakasten du, Greenpeaceko kide da, Mientras tanto aldizkariko erredaktore... eta CCOO sindikatuak sortutako ISTAS (Osasun, Ingurumen eta Lanerako Institutu Sindikala, euskaraz) fundazioan ere ari da.

Riechmannek berrikitan hitzaldi interesgarria eman du izenburu honekin: La crisis energética: algunas consideraciones políticas. Interneten irakur daiteke PDF formatuan Riechmannek bere solasa hornitzeko prestatutako PowerPointa. Agian irakurleari hura osorik ezagutzeko irrika piztuko dio ondoren egingo dugun laburpenak.

Krisi handi eta hirukoitz baten atarian gaude, Riechmannen aburuz. Bere osagaiak dira: klimaren berotzea, petrolio merkearen amaia eta ekosistema eta baliabide naturalen suntsitzea (espezieen akabera masiboa). Gizarte eredua krisian omen dago, bere sustraian daukan energi eredua krisian dagoelako. Erregai fosiletan oinarritzen da gizarte industriala, munduan erabilitako energiaren %85 horiek erretzetik sortzen da, eta orain urritzen hasi dela begi-bistakoa da.

Klima berotzen ari dela ez du dagoeneko inork ukatzen. Gero eta onartuagoa dagoen moduan Peak Oil kontzeptua; batzuek diote 2010ean suertatuko dela eta Total multinazionaleko lehendakariak esan du 2020an, baina inork ez du ukatzen erabilgarri daukagun petrolio guztiaren erdia kontsumitua izango dugun eguna gainean dela. Hortik aurrera... mundua aro ezberdin batean murgilduko da.

Gizarte industrialetan oparotasunezko urteak bukatu eta mundu osoan oro urri izango denean, ondoen bizi direnen erreakzio naturala gainerako gehiengoaren gaineko menperatze estrategiak sendotzea izango dela aurreikusten du Riechmannek. Bere iritziak azken urteotan azterketa mamitsuak publikatu dituzten autoreetan oinarritu ditu. Horien artean garrantzia handia eman dio Carl Amery-ri.

Ameryk idatzi du Auschwitz, XXI. mendea hasi da? Hitler aitzindari liburua, gaztelaniaz ere irakur daitekeena. Ameryren ustez, Hitler –askok bestela uste arren– ez zen historian gertatutako istripua izan, alderantziz, aitzindaria ere izan zen. Giza espezieak mundu mugatuan iraun ahal izateko zein baldintza bete behar dituen galderari, programa asasinoarekin erantzun zion aitzindaria, alegia. Goi mailako herriei boterea eta ongizatea bermatu nahi zien, horretarako behe mailakoak esklabotu eta ustiatuz.

Orain Europa eta Ipar Amerikak daukatena bezalako bizimodua mundu osoak gozatzea ezinezkoa dela demostratzen denean, berriro indartuko ote da Hitlerrenaren antzeko alternatiba? Ameryk dudarik ez du: “Pentsatu behar ote dugu Mendebaldeko eliteek uko egingo dietela beren historiako lorpen funtsezkoei, hala nola giza eskubideei edo gutxiengoekiko babesari, beren zibilizazioaren eta bizi mailaren mesedetan? Nik diot argi eta garbi, baietz (...) Mila modutan ari da jadanik gertatzen, eta onarpena beti salerosketa moduan egiten da: libertatea eta duintasunaren truke, segurtasuna”.

Eguneroko luxu negoziaezinak

Oharkabean, diosku Riechmannek, ohitu egin gara Hitlerrek sina zitzakeen astakeriak entzun eta irakurtzera.
Munduko herri eta jendeen arteko harreman bidegabekoak defendatzen dituzten iritzi askotan daude disimuluz estalita. Faxismorako joerak sekulako indarra har dezake klimaren beroketak eta petrolioaren gailurrak sortuko duten emergentzia egoeran.

Hona Riechmannen galdera: “Gizarte aberatsek ez ote dute nahiagoko nazi bihurtzea, ‘bizi kalitatea’ dela uste duten gehiegizko kontsumoari uko egin baino lehen?”. Tentaldia oso izango da gogorra. Zeren eta alde batetik, dagoeneko segurua da munduak ezin diela bere biztanle guztiei bermatu gaur Mendebaldekoek daukaten bizimodua. Bestetik, Mendebaldeko herritarrak ohitu egin dira eta ezin ukatuzkotzat dauzkate luxu hutsa diren gauza asko. Hirugarrenik, mota askotako diskurtso autoritarioak daude zabalduta edonon.

Horren alternatiba badago, baina gogorra izango da. Energia fosilen menpekotasunetik ateratzea eskatzen du: 1) energi kontsumoa urritzea, 2) energia modu efikazagoan erabiltzea, eta 3) energia berriztagarriak oso azkar ugaritzea. Horek aldaketa ekonomiko, sozial eta teknologiko izugarria dakar. “Aldaketa kosta egiten da beti –dio Riechmannek–, baita hobera aldatzerakoan ere”. Ziurrenik horregatik gertatzen da paradoxa hau ikerlari poetak azpimarratzen duena: “Badirudi garapen jasangarria lortzeko egin beharreko guztia gaudela prest egiteko... salbu eta garapen jasangarria lortzeko beharrezkoa den horixe: produzitzeko eta kontsumitzeko modua aldatzea”.

Gehiegizko energi kontsumoaren alternatibatzat automugatzea –autolimitación– proposatzen du. Ideia horretaz gehiago eta zehatzago idatzia da Riechmann, hala nola bere liburu honetan: Biomímesis. Ensayos sobre imitación de la naturaleza. Ecosocialismo y autocontención.

Proposamen horrek halako kristau usaina edo zintzotasunerako dei etikoaren kutsua edukiko du askorentzat, zehazki Euskal Herrian, non ezkerreko izan ala eskuineko, kontsumoari dagokionez ohitura berdinak dauzkaten herritarrek. Militanteak barne.

Riechmannen ustez, une honetan agintariek klimaren beroketaren eta petrolioaren urritzearen aurrean, halako erdibide bat proposatzen dute, eta hori alderatzen du Hitlerren aurrean gerra saihestu zitekeelakoan Mendebaldeko potentziek egin zuten “bakeratze” estrategiarekin, Municheko itun famatuaren ahaleginarekin. Bere iritzian, munduko beste ekologista eta ekosozialista askorenean bezala, delako garapen jasangarriaren izenean egiten diren maniobra horiek denbora galtzeko baizik ez dira.

Salvar el planeta idatzi zuen Lester R. Brown-i zita hau ostu dio Riechmannek: “Gerra denborek eskatzen duten abiadan berregituratu behar dugu ekonomia. Eta denbora agortzen ari zaigu”. Gerran bezala, halako emergentzia egoeran berplanteatu behar dira produzitu, kontsumitu, saldu eta erosi, eraiki, bizi eta bidaiatzeko erak, baita dibertitzekoak ere.

Hori gogorra denez, Mendebaldeko herritarrarentzako faxismoa tentaldi erakargarria izan daiteke, eta ekofaxismoz beztiturik badator gehiago. Honela idatzi zuen Riechmannek aspaldi Poesía practicable liburuan: “Gurasoek irabazitako abantailari uko egiten ez dakienak, jadanik bereganatu du borrero ofizioa”

Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude