Txoriek ere badute nortasun agiria

  • Udazkena etortzearekin, zerura adi begira ibili ohi dira hegaztien eraztunketaz arduratzen diren biologoak. Migrazio garaia aprobetxatuz, identifikatuko dituen eraztuna jartzen diete hankan txoriei, euren mugikortasuna eta jokamoldeak ezagutu eta jarraitu ahal izateko.
Hegazti eraztunketa
Hegazti eraztunketaKarlos Corbella
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
.Aldez aurretik harrapaturiko hegaztien hanketan plastikozko edo metalezko eraztuna ezartzea, horixe da eraztunketa. XII. mendeaz geroztik hegaztiak markatzeko saiakerak ezagutzen badira ere, 1899. urtera arte ez zen eraztunketa teknika helburu zientifiko argiarekin erabili. Urte hartan H. C. Mortensen daniarrak 164 arabazozo pikart eraztun bidez markatu zituen. Lehenengo eraztunketa aztertokia berriz, 1903. urtean eratu zen Rossiten izeneko hiri errusiarrean. Hastapen horietan ikerketen helburu bakarra hegaztien mugikortasuna aztertzea zen. Urte sasoiaren araberako espezieen agerpen eta desagerpenak ulergaitzak gertatzen ziren eta eraztunketa migrazioen nondik norakoak ezagutzeko tresna baliagarria izan zen. Horrenbestez, 1931. urtean hegaztien mugimendu migratzaileak azaltzen zituen lehenengo atlasa kaleratu zuten.

Iberiar penintsulan buruturiko lehenengo eraztunketak Jesus Elosegi tolosarrak 1949. urtean Doñanan egindakoak izan ziren. Bertan erabilitako eraztunek Aranzadi izena zeramaten, Donostian egoitza duen zientzia elkartearenak alegia. Geroztik, elkarte honen helburuetako bat hegaztien ezagueran sakontzea izan da. Azkenaldian, gainera, baldintza berrietara moldaturiko aztertokia eratu dute, ikertzaile eta oro har naturazaleen lana erraztuz.

Egun, Euskal Herrian hegaztien eraztunketaz arduratzen diren aztertokien artean, Txingudikoa bereziki aipagarria da, Gipuzkoan. Bidasoa ibaiaren estuarioan dago kokatua eta Plaiaundiko Parke Ekologikoa eta Jaizubiako padura hartzen ditu. Ingurune hura txorientzako oasi modukoa da, giza jardueren ondorioetatik eta egitura urbanistikoetatik at. Aireportua, trenbidea, errepidea eta etxebizitzak ia bertan baditu ere, hegazti espezie ugarik aurkitzen dute babesa eremu txiki horretan. Horrez gain, oso kokapen geografiko egokian aurkitzen da txori migratzaileen mugimenduak aztertzeko. Kantauri itsasoak eta Pirinioetako mendi garaiek nolabaiteko inbutu efektua sortzen dute, eta Bizkaiko Golkoko txoko horretatik milaka hegazti igarotzen dira.

Zenbaki kodeak

Eraztun bakoitzak zenbaki kode esklusiboa eta eraztuna jartzeaz arduratu den erakundearen izena daramatza. Modu horretan, animalia bakoitzak bere “nortasun agiria” eramango du beti, etorkizunean jarraipena egin ahal izateko. Hegaztiaren tamainaren araberako eraztun mota aukeratzen da, trabarik egingo ez diona eta bere ongizatea bermatuko duena, txorien berezko jokabidea ez aldaraztea oinarrizkoa baita.

Lan hori guztia baliagarria izan dadin, epe luzera begirako ondorioetan oinarritua egon behar du, denboran zehar datuak alderatuz. Txingudiko aztertokian, esaterako, lau laginketa edo harrapaketa saio burutzen dituzte hilero. Hegaztien jardun handiena eguzkia ateratzearekin batera ematen denez, pixka bat lehenago jada laino-sareak ipintzen dituzte. Sare horiek ikusgaitzak dira hegaztientzako eta bertan trabatuta geratzen dira. Behin txoriak harrapatuta, gerora interesgarriak gerta daitezkeen hainbat datu jasotzen dira; hala nola, pisua, tamaina, espezie mota, sexua, gantz kantitatea, lumen egoera, eta abar. Horrez gain, eraztuna jartzen zaie, edo dagoeneko eraztuna badute, ordura arte izandako informazioari berria eransten zaio, txori bakoitzaren biografia osatuz.

Jadanik eraztuna daramaten txoriak harrapatuz adierazgarriak diren hainbat jokamolde aztertu daitezke. Horien artean, hegaztien mugimenduak, egonaldiak, loditze tasak, gazteak direneko identifikapen zehatzak, txitatze eremuen errepikapena, biziraupena edota habitataren erabilpena. Baina lor daitekeen informazioaren adibide deigarriak anitz dira. Esate baterako, Suediako eraztuna zeraman lezkari arrunt (Acrocephalus scirpaeus) bat, Bretainia, Txingudi, Mauritania eta Senegalen harrapatua izan zen eta bere ibilbide migratzaile luzea ikusi ahal izan zen. Okilaren jokamolde berezia eta arrano arrantzalearen (Pandion haliaetus) egonaldien benetako iraupena ere teknika horri esker ezagutu dira. Bestetik, espezie ezberdineko kaioek gaztaroan antzeko lumajea izaten dutenez, eraztunen laguntza ezinbestekoa gertatzen da identifikazio egokia burutu ahal izateko. Hegaztien biziraupenaren berri ere ematen du teknika honek: hala nola, orain badakigu txantxangorrien (Erithacus rubecula) %60a lehenengo urtea bete aurretik hiltzen dela edota lezkari arruntak zortzi urteko biziraupena lor dezakeela.

Migrazioaz bi hitz

Hainbat hegazti espeziek bi bidaia burutzen dituzte urtean zehar: txitatze eremuetara joateko bata eta negua igarotzeko lurraldeetara itzultzeko bestea. Migrazio moten artean ezagunena latitudearen araberakoa bada ere, espezi ugarik altuera zein longitudearen araberako bidaiak egiten dituzte. Migrazioaren zioa, ordea, ez dago batere argi. Horrela, aditu batzuen arabera, neguko hotz eta janari eskasia saihesteko migratzen dute hegaztiek. Halere, teoria hori kolokan jartzen duten adibide dezente daude. Beste etologo batzuek faktore hormonalaren garrantzia azpimarratzen dute, egonaldiaren iraupena sexu glandulen eszitazioarekin estuki erlazionatuta dagoela argudiatuz. Azkenik, bada migrazioa iraganean jasandako glaziazioek beharturiko jokabidearen arrastotzat definitzen duenik ere.

Azkenak
Gosez hiltzen ari gara

Nire gorputza erortzen ari da. Ama kolapsatzen ari da nekeak jota. Nire lehengusuak egunero jokatzen du bizitza laguntza pixka baten truke. Gazako haurrak gure begien aurrean hiltzen ari dira eta ezin diegu lagundu.


Octavio Alberola zendu da, Donostian Franco hiltzen saiatu zen anarkista

1962ko udan, CNT Francisco Franco diktadorea hiltzen saiatu zen Donostian, ETAren laguntzarekin. Octavio Alberola anarkistak koordinatu zuen ekintza, baina huts egin zuten.


Paul Urkijoren ‘Gaua’ hurrengo filmaren soinu bandaren grabaketan parte hartu du Aiaraldeko Iaiaiai taldeak

Irrintzi eta performance taldeak aste honetan egin ditu grabaketak Paul Urkijoren eta Mursegoren eta Aran Callejaren gidaritzapean, eta beste artista batzuekin elkarlanean, Ibon RG-rekin besteak beste. Sitgeseko zinema jaialdian estreinatuko dute pelikula, urrian.


2025-07-28 | Gedar
Arrazakeriarekin lotu ziren iazko gorroto-delituen ia erdia Espainiako Estatuan

%37 genero- eta sexu-diskriminazio kasuekin loturik egon ziren, eta aporofobia %33 hazi zen. Gorroto-delituen intzidentzia tasarik altuena Nafarroan identifikatu zuten iaz.


Umezurtz geratu diren Palestinako haurrei eskolak ziurtatzeko 41.000 euro bideratuko ditu Salam Gaza erakundeak

Nafarroako Kutxa Fundazioari esker 41.000 euro bideratuko ditu Palestinara Salam Gaza Gobernuz Kanpoko Erakundeak, umezurtz geratu diren haurrei eskolak bermatzeko gutxienez beste urtebetez. Alor akademikoa eskaintzeaz gainera, babes psikologikoa eta laguntza emozionala... [+]


2025-07-28 | Hala Bedi
Gasteizko kanpaldian jasandako Poliziaren bortizkeria salatu dute GKSk eta Etxebizitza Sindikatuak

GKSk eta Etxebizitza Sindikatuak salatu dute Ertzaintzak eta Gasteizko Udaltzaingoak gogor kargatu zutela "giro lasaian" egiten ari ziren ekimenaren aurka. Lau atxilotu, 11 identifikatu eta hamarnaka zauritu utzi zituzten Poliziaren esku hartzeari buruzko bestelako... [+]


Espetxetik irten da Georges Abdallah, Europan espetxean denbora gehien zeraman preso politikoa

40 urte pasatxoko espetxealdiaren ostean, joan den ostiralean atera zuten espetxetik, eta segituan Libanora eraman, bere jaioterrira. Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatu zuten. Inoiz ez... [+]


Janaria sartzeko “10 orduko etenak” iragarri ditu Israelek, Gazan 100.000 haur desnutrizio arriskuan daudelako

"Pausa taktiko" gisa definitu ditu Israelek. Igandean hasi da eta 35 kamioi sartu dira Gazako zerrendara.


Sendabelarrak oliotan

Sendabelarra oliotan beratzeaz ariko gara baina ukendurik egin gabe. Bai, arraroa dirudi baina sendabelar freskoak oliotan beratu, iragazi eta erle argizaria ipinita ukendua egiten ikasi duenari olioarekin beste era batera lan egitea badagoela esan nahi nioke. Oleato edo olio... [+]


Eskuz eta banaka

Udan, Sargazoen itsasoan (Ipar Amerikako ekialdean) eme bakoitzak 2-3 milioi arrautza askatuko ditu. Baten batek bizirauterik badu, bi hilabeteren baitan ekialderantz igerian hasi eta urte erdi izaterako Azore uharteetara helduko da. Bertan elikatu eta haziko da, urtebeterekin,... [+]


2025-07-28 | Jakoba Errekondo
Harroputzetik artaputzera

Gabezia, pobrezia eta erromestasuna orokortu ziren. Euskal Herri atlantikoa harropuzkeriaren ur gaineko bitsetan bizi zen. Itsasoz haraindiko merkataritzak, arrantzak eta estraperloak gure iparralde osoko jendartea aberasten zuten. XVI-XVIII mendeak ziren. Meatzariak,... [+]


2025-07-28 | Garazi Zabaleta
Udako azoka ekologikoak
Aurtengo hamabi plazak

Urtero bezala, aurtengoan ere martxan dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Udako Azoka Ekologikoak. Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak antolatzen ditu azokak, Gipuzkoako Biolurrekin, Bizkaiko Ekolurrekin eta Arabako Bionekazaritza elkarteekin batera... [+]


Iturengo arotza eta arte birziklatua

Ituren (Nafarroa), 1777. Erramun Joakin Sunbil (1755-1821) arotza Donamariako Joana Mari Ezpondarekin ezkondu zen. Ia 40 urte eman zituzten ezkonduta, Joana Mari 1806an hil zen arte. Eta tarte luze horretan, noizbait, Iturengo arotzak santu baten kobrezko estatua urtu omen zuen... [+]


2025-07-25 | Ana Morales
Esan barik ez doalako

Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]


Eguneraketa berriak daude