Letra xehetzen

  • Akisgran, 781. Yorkeko Ealhwine idazlea Karlomagnoren gortera iritsi zen. Erregeak eskola bat irekitzeko asmotan ekarri zuen ingelesa eta, azkenean, hamabost urte eman zituen bertan, karolingiarren berpizkunde kulturalaren bultzatzaile nagusietako bilakatuta. Tarte horretan, besteak beste, letra minuskula karolingiarra garatu zuen, ordura arte erabiltzen zena baino txikiagoa eta biribilagoa, gaur egun letra xehe etzantzat joko genukeena.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Erromatarrek letra larriz idazten zuten. Letren diseinua simetrikoa zen, geometria euklidearrean oinarritua. Mendebaldeko Erromatar Inperioaren amaierara arte ez ziren hasi kurtsiba erromatar modura ezagutzen den hizki moldea erabiltzen. Idazkera hori ez zen zabaldu, baina mende batzuk beranduago eragina izango zuen Eanwhilek letra xehe karolingiarra asmatu zuenean. Hala ere, horretarako oinarrizko faktorea teknologia izan zen: Karlomagnoren gortean, aurretik kargatzen ziren arkatzak eta garai hartako paperik fin eta leunena –animalia jaioberrien larruz egindako Vitela papera–, erabiltzeko aukera izan zuen Eanwhilek. Idazteko modu errazago hura berehala zabaldu zen kultur maila altuenekoen artean. Baina XI. mendean baztertu egin zuten letra minuskula.

XV. mendean veneziar errenazentistek tipografia berri bat nahi zuten euren errepublikarako, eta Aro Klasikoa berpizteko. Horregatik ipini zioten lettera antica izena, eta horregatik aukeratu zuten kurtsiba erromatarra eredu moduan. Hori zen asmoa, behintzat. Baina izkribu erromatarrak eta karolingiarrak nahastu zituzten, eta azkenean Ealhwinek asmatutako minuskula zabaldu zuten. Hortik aurrera Europa osoan letra larriak paragrafoaren hasiera markatzeko erabiltzen hasi ziren eta testua letra xehez idazten zuten. Eredua aukeratzeko izandako akatsa deskubritu zuten halako batean, baina tipografia horrek zabaltzen jarraitu zuen. Idazteko materiala garestia zen eta letra horrek espazio gutxiago behar zuen; gainera eskuz idazteko askoz azkarragoa zen. Inprenta iritsi zenean ere abantaila handia eskaintzen zuen lettera anticak: tinta asko aurrezten zen soilik karril erdia erabilita.

XVIII. mendearen hasieran lehen estilo liburuak sortu ziren. Europako herrialde bakoitzak modu batera erabiltzen zituen letra xeheak eta larriak, eta arauak bateratzeko beharra zegoen. Mende horretan bertan, Giambattista Bodonik letra xehea garatu zuen, Gracia tipografia sortu arte. Horixe izango zen gaur egun erabiltzen ditugun tipografia askoren oinarria, besteak beste, Times eta Garamond. Testu hau, esaterako, Garamond letraz idatzita dago.

Azkenak
Lanbide Heziketa euskalduna, noizko?

Zergatik eskaintzen dira Lanbide Heziketako hainbeste ziklo erdara hutsean EAEn? Zergatik jarraitu behar dituzte ikasketak gaztelaniaz ordura arte D ereduan euskaraz aritu diren ikasle andanak? Lanbide Heziketa euskalduntzeko behingoz plan estrategiko bat gauzatu dezala eskatu... [+]


2025-06-26 | Aiaraldea
Arartekora jo dute, “Osakidetzak ez dielako osasun sistema publiko eta duinaren aldeko 5.646 sinadurei erantzun”

Iazko udazkenean egin zuten sinadura bilketa, eta abenduaren 12an entregatu zituzten atxikimendu guztiak Osakidetzaren Gasteizko zerbitzu zentraletan. 


2025-06-26 | Antxeta Irratia
Euskararen Mapa osatu dute Urruñan engaiatu diren herriko 42 eragilerekin

Bai Euskarari ziurtagiria lortzeko interesa agertu duten herriko 42 elkarte eta establezimenduekin Euskararen Mapa osatu dute Urruñan. Euskara «biziago» egiteko pausoak emateko prest liratekeen eragileak identifikatu ondoren, urratsak egiteko laguntza emango zaie,... [+]


Zuberoako Chaumes gasnategian eta Iratiko Txaletetan sexu erasoak jasandakoei babesa erakusteko dinamika abian da

Mauleko Chaumes gasnategian langile eta CGTko sindikatu ordezkaria izandako gizon baten kontrako lau salaketa dira pausaturik, eta Larraine gaineko Iratiko Txaletetan lankide ukandako bosgarren emakume batek ere gehitu du berea. Uztailaren 3an iraganen da auzia Pauen. Erasoa... [+]


2025-06-25 | Euskal Irratiak
Betharram ikastetxearekin lotutako bortizkeria kasuak ikertzeko, lekukotasunen bilketa abiatu dute

Betharram ikastetxearekin lotutako sexu eta bortizkeria kasuak ikertzeko asmoz, Batzorde Ikerketa Independenteko kideek lekukotasunen bilketa abiatu dute


Billabesa gidariek greba mugagabea eginen dute uztailaren 1etik aurrera

Hilabeteetako protesten ostean, TCC enpresako zuzendaritzak ez du aurrera urratsik egin eta langileek leher egin dute. Greba mugagabera doaz, baita sanferminetako ez ohiko zerbitzuetan ere. “Enpresak erantzukizunez jokatuko balu saihestu litekeen zerbait” dio langile... [+]


Sustrai Erakuntzak salatu du enpresa batek Nafarroako lau eremutan kobre meategiak ireki nahi dituela

Fundazioaren arabera, Aguilar de Codes eta Sorlada artean, Villamayor de Monjardinen, Villlatuertan eta Kasedan ustiatu nahi dute kobrea. Iberian Copper SL izan da Nafarroako Gobernuari lau eremu horietan prospekzioak irekitzeko baimenak eskatu dizkion enpresa. 


Ehunka herritar elkarretaratu dira Hernanin San Joan gaueko eraso arrazisten kontra

Hernaniko Txosna Batzordeak azaldu duenez, gutxienez hiru eraso arrazista izan ziren herrian ekainaren 23ko gauean, eta horren harira zabaldutako “bulo eta gezur arrazistak” salatu ditu. Udalak ere adierazpen instituzionala onartu du gertaturikoa gaitzesteko. Amher... [+]


Sánchezen NATOko tratuak hautsak harrotu ditu zenbait estatu kideren artean

Asteazkenean bozkatuko dute NATOra bideratutako diru kopurua, eta Pedro Sánchez Espainiako presidenteak kuoten igoeran lortutako salbuespenak haserrea piztu du AEBetako eta Europako zenbait herrialdetako gobernuetan.


Galdakao-Usansoloko eta Gernika-Lumoko ospitaleetako “prekaritatea” salatu du ESK-k

Sindikatuak adierazi du bi ospitale horietan behin-behinekotasunean daudela langile gehienak, eta ordezkapenak ez direla bermatzen; ondorioz, langileen lan-karga areagotzen dela. Gehitu du larrialdi zerbitzuetan “gainkarga” dagoela.


Ezusteko bila

Madrilgo presidente Ayuso faxistak itsuskeria egin dio EAEko lehendakari Pradalesi, euskaraz aritu delarik, harrokeriaz, aldibereko itzulpen sistema erabiltzeari uko egin eta alde eginda. PPko senatari batek ere “txorradatzat” hartu du “hogei... [+]


Oporrik ez elkartasunari

Prekaritateak prekaritate, Euskal Herriko ezkerreko militanteak, oro har, ez gara txarto bizi. Udako oporrak dira horren adibide, asko baikara atseden plan bikaina dugunok; ikastaldi aroko gure ekologismoari, ordea, keroseno kiratsa dario. Zein baino zein hegaldi garestiagoak... [+]


2025-06-25 | Castillo Suárez
Alferrikako bidaia

Lehengoan batera elkarrizketatu gintuzten Gonzalo Hermo poeta galiziarra eta neu. Kontatzen nion niri ere gustatuko litzaidakeela esatea nire aurrekoak marinelak izan zirela, baina nire familian denak dira galdatzaileak. Gainera, eremu industrial batean bizi naiz, itsasotik... [+]


Eguneraketa berriak daude