Preso behar gaituzte irabaziko badute. Hau izan liteke zortziko handiko puntua, inor gutxi harrituko lukeena. Eta hori entzutean, besterik gabe entzuleek osatuko lukete balizko bertsoaren edukia, errima zerrenda buruan neurtzeko gauza ez izanda ere. Eta bertsolariak antzeko mezua hitz neurtutan tolesturik kantatzean, jasoko luke entzulearen onespena txaloz adierazia. Bakoitza bere lekuan eta makina martxan. Gaia, nola ez, izan liteke Espainiako hauteskundetako zerbait. Etxera ekarrita ere funtzionatu dezakeena. EAko Azkarraga jaunak egin nahi izan du bertsolariena “Kontsumatu dute...” esan duenean. 18/98ari buruz ari zen. Hitz neurtuz ez, baina hitzak neurtuz aritu da. Botere aparatuan, Justizia atalean ardurak dituen baten ahotik hori entzun behar izatea egiten zait gogorra, horri, berak guk bezala astakeria deitzen dion horri aurre egiteko kapaz izan ez eta esate hutsez konforme gelditzen denean. Entzule bilakatzen du bere jarrerak, sarrerarik ordaindu ez eta puntako bertsolaria balitz bezala mikroaren aitzinean eta botere tranpaldotik ahoa zabalduz kobratzen ari dena. Bitartean “Constitución”aren katixima hitzez ukatuz jarraituko da bizitzen. Zintzotasunak ez du etekinik inguru horietan, eta kia, bizi egin behar da.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...